Obra handia egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikuntzako proiektu osoa aurkeztu beharko da, teknikari eskudun batek izenpetua eta dagokion elkargo profesionalak bisatua, bizitegi diren eta ez diren edozein erako oin berriko eraikina egiteko, eraikinak eraisteko edo birgaitzeko tokiko administrazio eskudunak obra handiak egiteko ematen duen baimena. Lizentzia eskaera hirigintza-arautegiak eta teknikoak ezartzen dutenarekin bat datorren egiaztatzea da helburua.

Obra handitzat jotzen dira honako hauek:

a. Oin berriko obra: Eraikin berri bat eraikitzeko obra handia da, aurretik beste eraikin baten erabateko eraispena egon den ala ez kontuan hartu gabe. Eraikinak bizitegi-erabilera edo bizitegi-erabilerarik eza eduki dezake.

b. Birgaitze obra: Aurrekoa ez bezala, ez da eraikin berririk eraikitzeko obra handia, dagoeneko eraikita daudenen gainean aritzeko baizik, eraispen partzialak egon diren kontuan hartu gabe. Era berean, eraikinak bizitegi-erabilera edo bizitegi-erabilerarik eza eduki dezake.

Bi motakoak izan daitezke:

Handitzeko obrak: Eraikitako azalera handitzen denean, egiturazko elementu berriak gehituz. Gehitze hori era bertikalean egin daiteke lursailean hartutako azalera gehitu gabe (adibidez solairu berri bat gehituz), edo horizontalki, eta kasu honetan badago lursailari gehitzeko azalera.

Birgaitze edo berritze obrak: Eraikitako azalera aldatzen ez denean, baina eraikinaren egiturazko elementuren bat eragiten duten aldaketak egiten direnean, edo aurretik ez zegoen zuzkiduraren bat ezartzen denean.

Atal honek barne hartzen dituen obra handiak eremu askotarikoak izan daitezke; ohikoenak ondoren zehazten dira:

Eraikinen aurreko handitze lanak, bere eraikitzea edo azaleraren okupazio handiagoa dakartenak.

Igogailuak edo antzekoak jartzea.

Fatxada edo teilatuaren erabateko birgaitzea.

Merkataritza-lokaletik etxebizitzara erabilera-aldaketa.

Etxebizitza edo lokal baten edo batzuen barne-egokitzapen lanak, eraikinaren egiturazko aldaketak behar dituztenak.

Etxebizitza bat edo batzuk banatzeko edo bat-egiteko lanak.

Birgaitze obrak, bere konplexutasunagatik, izaera teknikoagatik edo garrantzi ekonomikoagatik sail eskudunak obra handikotzat arrazoiz hartzen dituenak.

Portxeak.

c. Eraispen obrak: Eraikinaren eraispen partziala edo osoa

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskabide inprimakia

-Proiektu bisatua, sinadura elektronikoz izenpetutako agiriekin.

-Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketaren kostuaren %120eko fidantza

-Eusko Jaurlaritzaren eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistikaren galdetegia osatuta. Galdetegirako esteka dago

-Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

-Erabilgarritzat joten den bestelako dokumentazioa (adierazi agiriak inprimakian horretara bideratutako zuriunean).

-Eraikuntza berriko obren kasuan, hauek ere bai: Kordel botatzearen eskabide orria.

-Aurrekontua: obra unitate desberdinetan bereizita Obren aurrekontu materiala materialak eta lan-eskua sartuko ditu. Aurrekontu horretan, beste kapitulu batean, hondakinak kudeatzeko aurreikusi den kostuaren balorazioa jasoko da. Alturan egingo diren obrentzako, estalduren konponketa, fatxadak, etab., eskudun tekniko batek egindako Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aurkeztu beharko da

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa.
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak: 20.000 eurotik beherako aurrekontuaz3 %
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak 20.000 eurotik gorako aurrekontuaz4,5 %
      Saltokietako obrak4,5 %
      Landako edo landa-aprobetxamendua duten eraikinetako obrak4,5 %
      Eraikin industrialetako obrak5 %
      50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikinak birgaitzeko obrak, EAT-tik eratorriak3 %
      Babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko obrak3 %
      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Urte 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera.

      2.Hala badagokio, txosten sektorialen eskaera.

      3.Txosten teknikoa

      4.Txosten juridikoa.

      5.Lizentzia ematea Alkatetza Dekretu bidez

      6.Hala badagokio, interesdunari eta Zerga-bilketa arloari jakinaraztea

      7.Udal zerga eta tasak likidatzea.

      8.Hala badagokio, obren aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

      9.Hala badagokio, obrak bukatu ondoren, obra amaierako dokumentazioa (obra handiaren lizentziak eskatzen duenarekin batera) aurkeztea, baita lehen erabilpenerako baimena eta fidantza itzultzeko eskaerak ere

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Obra egiteko lizentzia eskatu eta eskuratu, indarrean dagoen legedian ezarritako gainontzeko nahitaezko baimenak eta txostenak eskatu egin beharko dira.

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda egongo balira, lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)