Udalekuak - Uda kanpainan (3-12 urte) izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aisialdiko hezkuntza-zerbitzua, oporraldietan eskaintzen dena:

- Udan: Ekainaren 29tik uztailaren 24ra (4 aste).

- Uda kanpaina: 3 urte (2017an jaioak) eta 12 urte (2008an jaioak) bitarteko haurrei zuzendutakoa aosoañdolp

NORK ESKA DEZAKE?

3 urte (2017an jaioak) eta 12 urte (2008an jaioak) bitarteko haurren guraso edo ordezkari legalek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izen-emate orri-normalizatua, behar bezala beteta eta epean aukeztuta.

Haurraren osasun-txartelaren fotokopia.

Hobaria eskatzen duenak, dagozkion agiri egiaztagariak aurkeztu behar ditu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        3-12 urte. Uda kanpaina (egunean 3 ordu) 110 euro

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Idiazabalgo Udalaren HAZ zerbitzuan eskabidea osatu ondoren, ordainketa tramitatzen da.

        Ondoren, zerbitzuaren antolaketa eta taldekatzeak egin ondoren, haur/nerabe bakoitzari talde bat egokitzen zaio, adinaren arabera.

        Onartutakoen zerrenda argitaratu eta, hala badagokio, itxaron-zerrenda ere bai.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

        OHARRAK

        Adin-txikikoaren ordezkari legalaren baimena aurkeztu behar da (sinadura).

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)