Obra txikien lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obra txikitzat joko dira honako hauek: teknika xumeko eta ekonomiaren nahiz eraikuntzaren aldetik garrantzi gutxi duten kanpoko edo barruko lanak, hots, bolumenik, erabilera objektiborik eta etxebizitza eta lokal kopururik aldatzen ez dutenak, eta egiturari edo kanpoko diseinuari, edo eraikinaren edo instalazioaren segurtasun eta bizigarritasun baldintzei eragiten ez dietenak. Horien artean sartzen dira, besteak beste, etxebizitzen, lokalen eta eraikinen barneko banaketaren aldaketa, beraien erabilera edozein delarik ere; finka, orube eta lursailen itxitura lanak; babes hesiak, aldamioak, habe euskarriak eta eraikuntza lanen gainerako elementu lagungarriak jartzea, teilatu eta estalkien konponketak, fatxadak edo urbanizazio elementu bereziak –zerbitzu hartuneak, errepideen zoladura berritzeak, etab.– amaitzeko lanak, eta errotulu, toldo edo markesinak jartzea eta antzeko beste batzuk.

Obra txikietako hondakinak Garbigunean utzi behar dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1) Obra guztietan: Aurrekontua: obra unitate desberdinetan bereizita Obren aurrekontu materiala materialak eta lan-eskua sartuko ditu. Aurrekontu horretan, beste kapitulu batean, hondakinak kudeatzeko aurreikusi den kostuaren balorazioa jasoko da. Alturan egingo diren obrentzako, estalduren konponketa, fatxadak, etab., eskudun tekniko batek egindako Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aurkeztu beharko da

2) Lanen arabera, honako agiri hauek:

1. Barne banaketa aldatzea ez dakarten obrak:

-Egin beharreko lanen eta erabiliko diren materialen deskribapena

-Egin beharreko lanek, eraikinaren estrukturaren gain eraginik izango ez duelako aitorpena

2. Barne banaketa aldatzea dakarten obrak:

- Orain eta geroko egoeraren krokisa mugatua edo 1:100 eskalan

- Egin beharreko lanen eta erabiliko diren materialen deskribapen zehatza

- Egin beharreko lanek, eraikinaren estrukturaren gain eraginik izango ez duelako aitorpena

3. Estalkiak konpondu aurrealdeak, teilatu lauak bukatu eta antzekoak:

- Aurreikusitako obren eta erabili beharreko materialen deskribapena (kolorea)

- Oraingo egoeraren argazkiak koloretan

4. Erabilera espezifikorik ez duten aretoak birmoldatzeko obrak

- Orain eta geroko egoeraren krokisa mugatua edo 1:100 eskalan

- Lanen eta erabiliko diren materialen deskribapena (gremio guztiak sartuta)

5. Errotuloak, toldoak edo markesinak jartzea:

- Krokis akotatua (fatxadaren alzadoa, errotuloaren kokapena eta neurriak, errotuloan sartu beharreko testua ta kokapen planoa

6. Obrak kanpoaldean (itxiturak, obrak lorategian, estalpe, hesi, zoladuretan eta antzekoak)

- Orain eta geroko egoeraren krokisa mugatua edo 1:100 eskalan

- Kokapen planoa

- Egin beharreko lanen eta erabiliko diren materialen deskribapen zehatza

7. Obrak kanpoaldean (zuloak, kanalizazioak eta loturak), argi, telefono eta gasezkoak:

- Kokapen krokisa dauden zerbitzu guztiekin

- Egin beharreko lanen eta erabiliko diren materialen deskribapen zehatza

8. Hartune obrak: Zehaztu behar da:

* Ura

*Saneamendua

* Sutea

- Hartune mota:

*Obretan

* Behin betikoa-

- Kokapen krokisa

- Proiektatu edo zinez bukaturiko saneamendu edota hornikuntzako instalazioen planoak

- Gipuzkoako Urak S.Aren baimena

9. Bide publikoa okupatzea hauen bitartez: andamio, kontenedore, hesiak, zakarrak, etab. Bide publikoan, aldamioak, hesiak, edukiontziak etab. (Ipintzeko baimena eskatu behar da eta Aguazilak kontrolatuko du):

- Bide publiko okupazioaren beharrari buruzko aitorpena, m2, egunak…

- Aurreikusitako okupazioaren krokis akotatua okupatutako hedadura, kokapena eta aurreikusitako iraupena adieraziz

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa.
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak: 20.000 eurotik beherako aurrekontuaz3 %
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak 20.000 eurotik gorako aurrekontuaz4,5 %
      Saltokietako obrak4,5 %
      Landako edo landa-aprobetxamendua duten eraikinetako obrak4,5 %
      Eraikin industrialetako obrak5 %
      50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikinak birgaitzeko obrak, EAT-tik eratorriak3 %
      Babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko obrak3 %
      01 - Hobariak.Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko zerga.
      Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik95 %
      Eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektriko ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira95 %
      Eraikuntza, instalazio edo obrak azpiegituretan inbertsio pribatuak sustatzeko planekin lotuta50 %
      Babes publikoko etxebizitzetan egindako eraikuntza, instalazio edo obrak50 %
      Eraikuntza, instalazio edo obrak, persona desgaituen irisgarritasun eta bizitagarritasun baldintzak errazteko90 %
      Idiazabalgo udalerriko baserrietan, eta baita nekazaritza eta abeltzaintzako zein baratzetako ustiapenari lotuta dauden gainerako eraikuntzetan ere, egiten diren eraikuntza- eta instalazio-lanak zein obrak, eta, baita ere, baserri-eraikin berriak nahiz nekazaritza eta abeltzaintzako edo baratzetako ustiapenari lotutako bestelako eraikuntza berriak egiteko lanak50 %
      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Hala badagokio, eskaria zuzendu edo zabaltzeko errekerimendua

      Txosten teknikoa

      Lege-txostena

      Lizentzia ematea Alkatetza Dekretu bidez

      Lizentzia interesdunari eta Kontuhartzailetzari (Diru-bilketa) jakinaraztea

      Zerga eta udal tasak likidatzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda egongo balira, lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, aurretiazko administrazio prozedura izapidetu eta interesdunari entzunaldia eman ondoren, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)