Igarondo Igerilekuak. 2020ko Denboraldi osorako abonamendua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Denboraldi osorako abonamenduak Igarondo Igerilekuetako kirol zerbitzua udako denboraldian zehar erabiltzeko eskubidea ematen du.

Igerileku Zerbitzua 2020ko ekainaren 26an hasi eta irailaren 6an amaitzen da, 11:00 - 20:00 ordutegiarekin. Igarondo Igerilekuak Udaletxearen atzekaldean kokatzen dira. Igerileku handia eta txikia, belazea, solariuma, aldagelak eta komunak, eta taberna ditu. Aurten skate-park eremua ere gaineratu zaio.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izen-emate orri-normalizatua, behar bezala beteta eta epean aukeztuta. Formularioa www.idiazabal.eus web gunean, Izapideak > Formularioak atalean aurkitzen da, A013 zenbakiduna.

Hobaria eskatzen duenak, dagozkion agiri egiaztagariak aurkeztu behar ditu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        "Aurkeztu beharreko agiriak" atalean ikusi indarrean dauden tarifak

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Idiazabalgo Udalaren HAZ zerbitzuan eskabidea osatu ondoren, ordainketa tramitatzen da. Helbideratzea aukeratuz gero, ez da bestelakorik egin behar. Ez bada helbideratzen, ordainketa-agiria bidaliko zaio interesdunari, ordainketa egin dezan.

        Abonu-txartela igerilekuan bertan jasoko da.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

        OHARRAK

        Adin-txikikoek bere ordezkari legalaren baimena aurkeztu behar dute (sinadura).

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)