Musika Eskolan izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

Idiazabalen erroldatua egotea

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izen-emate orri-normalizatua, behar bezala eta dagokion epean beteta.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      06 -
      Musika eskola zerbitzuaren prezio publikoaren ordenantze: 2019-2020 ikasturtea

      1. artikulua. Lege oinarria.

      Tokiko entitate honek, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru arauaren 43 eta 49 artikuluek jasotako eskumenak erabilita, prezio publikoa ezartzen du Musika eskolan musika irakasteko zerbitzua emateagatik.

      2. artikulua. Helburua.

      Udal honek bere biztanleen bizi kalitatea etengabe hobetzeko interesa duenez, eta irakaskintza eta jendarteratzea sustatzeko xedez, musikarekin lotutako hainbat diziplina ikasteko sarbidea errazte eta bermatze aldera, ordenantza honek prezio publiko bat arautzea du helburu idiazabalgo udalerrian musika irakasteko zerbitzua emateko.

      3. artikulua. Ordaintzera behartuak.

      Ordaintzera behartuak egongo dira musika irakasteko zerbitzua eskatuz beraren onuraz baliatzen direnak. eskatzaileek udalerrian erroldatuta egon behar dute, zaintza partekatuaren ardurapeko adin txikikoen kasuetan izan ezik, baldin eta arduradunaren bat udalerrian erroldatuta badago.

      4. artikulua. Ordaindu beharra.

      Prezio publikoa ordaindu beharra musika irakasteko zerbitzua ematen hasi zenean sortutakoa da. Bestalde, zerbitzuaren eskaintza izena ematen den unetik hasten dela ulertzen da. Prezioa nahitaez ordaindu beharrari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, zerbitzua edo jarduera ematen edo garatzen ez denean, egoki izango da dagokion zenbateko proportzionala itzultzea. zerbitzuaren antolamenduzko beharrengatik, ikasleek baja eman ahal izango dute soilik arrazoi justifikatuengatik (gaixotasun, istripu edo antzeko larritasunezko kausak direla-eta). Bajaren jakinarazpena egokitzen den hilabetearen 10a baino lehen komunikatuko da; gainerakoan, hilabete osoa kobratuko da. Bi hilabetean jarraian ez ordaintzeak zerbitzuan automatikoki baja ematea ekarriko du. Ordaindu gabeko erreziboren bat duten ikasleei ez zaie baimenduko beste jardueretan edo zerbitzuetan izena ematea.

      5. artikulua. Hobariak.

      Elkarbizitza unitate bereko hirugarren kideari eta hurrengoei prezioaren % 50a aplikatuko zaie. Taldea osatzeko garaian ikasle kopuruaren ratioa dela-eta itsasondo, Legorreta edo zaldibira joan beharra izango duten ikasleei edo interesatuei prezioaren % 90a aplikatuko zaie.

      6. artikulua. Kudeaketa eta ordaintzeko modua.

      a) ikastaroak 10 hilabeteko iraupena izango du, irailetik hasi eta ekainera bitartekoa. izena emateko eskaria eta ikastaro bakoitzeko matrikularen ordainketa zenbatekoaren egiaztagiria (aldez aurretik gordailuan) idiazabalgo Udalean ekainaren 1a baino lehenaurkeztu beharko dira.

      b) Musika eskolan izena lehen aldiz eman duten ikasle guztiek kuota bakar bat ordainduko dute «matrikula» kontzeptuan eta «hileroko kuota» duten ikasle guztiek hileroko hamar kuota ordainduko dituzte irailetik ekainera bitartean (bi hilabeteak barne). Hileroko kuotak banku helbideratze bidez ordainduko dira. zerbitzuaren kuota hilabete bakoitzean, 15ean, ordaindu beharko da. eskolak beste edozein material gehigarriren bat ematen badu, beti kobratuko da banku helbideratze bidez.

      c) Zerbitzuaren onuradun gisa izen ematea berritzeko automatikoki egingo da, non eta ez den baja emateko asmoaren jakinarazpena komunikatzen, betiere ikasturtea hasi aurreko ekainaren 1a baino lehen, eta kuota kobratu egingo da artikulu honetan adierazten den moduan.

      7. artikulua. Arau hausteak eta zehapenak edo zigorrak.

      Ondoz ondoko bi kuota ordaindu gabe uztea zerbitzuan baja emateko arrazoia izango da, sortutako eta kobratu gabeko kopuruak premiamendu bidez kobratzeko eragozpenik gabe. Gainera, zergen Foru arau Orokorrean eta hori osatu eta garatzen duten xedapenetan jasotako arau hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko da.

      8. artikulua. Tarifak.

      Eranskinean araututa daude eta hilabeteko kuotak dira (10 arte)

      Xedapen Gehigarria.

      Lehenengo hilabeteko kuotarekin batera ordainduko dute 2018.-2019. ikasturtean izena emateko unean matrikula ordaindu izanaren egiaztagirik aurkeztu ez duten erabiltzaileek.

      Azken xedapena.

      Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean eta hori aplikatuko da indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean. Ordenantza hau Udalbatzaren 2018ko abuztuaren 9ko ezohiko bileran hasieraz onartu zen.

      Matrikula45,00 €
      MUSIKA TAILERRA 1º,2º35,00 €
      HIZKUNTZA MUSIKALA, HASTAPENA, MUSIKA TAILERRA 3º42,00 €
      MUSIKA TRESNA, KANTO, HARMONIA52,00 €
      KANTOA PIANOKO LAGUNTZAREKIN65,00 €
      Elkarbizitza unitate bereko hirugarren kideari eta hurrengoei aplikatuko zaien hobaria50 %
      Taldea osatzeko garaian ikasle kopuruaren ratioa dela-eta Itsasondo, Legorreta edo Zaldibira joan beharra izango duten ikasleei edo interesatuei aplikatuko zaien prezioaren gaineko hobaria90 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Zerbitzuaren antolaketa eta taldekatzeak, adina eta disziplinen arabera.

      Onartutakoen zerrenda argitaratu eta, hala badagokio, itxaron-zerrenda ere bai.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

      OHARRAK

      Adin-txikikoek bere ordezkari legalaren baimena aurkeztu behar dute (sinadura).

      Gutxieneko adina zerbitzua erabiltzeko: 4 urte (urte natural horretan beteta).

      Ikasle berriek ezingo dute musika-tresna aukeratu, bakarrik 'Hastapen Musikala'.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)