Nerabe Zerbitzuan izena ematea (Gaztelekua)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Nerabeei (12-17 urte) zuzendutako aisialdiko zerbitzu hezitzailea da Gaztelekua, non aukera zabala eskaintzen zaien zaletasun berriak praktikatzeko, esperientzia berriak bizitzeko, intereseko ekintzak antolatzeko, besteekin batera bizipenak partekatzeko, herrian parte hartze aktiboa izateko, euskaraz jarduteko, hausnartzeko, solasteko...

Guzti hori ondo pasatuz eta gaztearen garapenean esanguratsuak diren arlo ugari landuz: lagun arteko harremanak, parte hartzea, sormena, autonomia, emozioak, gaitausunak, nortasun digitala, … Bakarka zein taldean/kuadrillan erabil daiteke.

Hezitzaile-taldea bi langile kualifikatuaz osatuta dago.

Ikastartutean zehar (urritik maiatzera) eskaintzen da, 17:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeetan, helbide honetan: Kale Nagusia 28, 3. solairuan).

NORK ESKA DEZAKE?

Erroldatutako pertsonak edota beren ordezkaria.

Zerbitzua erabiltzeko adinak: gutxienez 12 urte (urte natural horretan beteta) eta gehienez ere 18 urte (urte natural horretan beteta).

Eskariak aurkezteko epea uztailaren 1ean hasi eta irailaren 5ean bukatzen da. Plaza libreak geldituz gero eta baliabide pertsonalen kontratazioari ez badio eragiten, izen-emateko aukera egongo da gehienezko kopurura iritsi arte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izen-emate orri-normalizatua, behar bezala beteta eta dagokion epean aurkeztuta.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      HAZak eskariarekin batera aurkeztutako datuak eta agiriak konprobatzen ditu.

      Zerbitzuaren bideragarritasunaren txosten teknikoa, Udalak jarritako gutxieneko izen-emate kopuruaren arabera, eta behin-behineko onartutakoen zerrenda argitaratu (irailaren 20ean)

      Erreklamazioen aurkezpena (irailaren 30era arte).

      Erreklamazioen inguruko txosten teknikoa eta behin-betiko onartutakoen zerrenda, taldeak, ordutegiak eta egutegia argitaratu, eta hala badagokio, itxaron-zerrenda ere bai (urriaren 5ean).

      Zerbitzua eskaintzearen hasiera (urriaren 6tik aurrera).

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

      OHARRAK

      Udal Gaztelekuari buruzko informazioa eta argibide gehiago behar izanez gero, entitate kudeatzailearengana bideratu. Ate irekien jardunaldia antolatuko da maiatzaren bukaeran.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Ez dagokio