Udalekuak - Uda kanpainan (3-11 urte) edota Gazte Aisian (12-17 urte) izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aisialdiko hezkuntza-zerbitzua, oporraldietan eskaintzen dena:

- Pazkoa astean (3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa), goizez

- Udaran: ekaineko azken astean eta uztaileko 4 asteetan, astelehenetik ostiralera. Adinen araberako aukerak:

- Uda kanpaina: 3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa. Bi ordutegi aukeratu daitezke: 10:30etik 12:30era; edo 9:00etatik 12:30era.

- Gazte Aisia: 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutakoa, 10:30etik 12:30era.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izen-emate orri-normalizatua, behar bezala beteta eta epean aukeztuta.

Haurraren osasun-txartelaren fotokopia.

Hobaria eskatzen duenak, dagozkion agiri egiaztagariak aurkeztu behar ditu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      04.1 - Uda kanpaina programan parte hartzeagatiko prezio publikoa
      3-11 urte. Uda kanpaina (egunean 3,5 ordu)110 €
      3-11 urte. Uda kanpaina (egunean 2 ordu)50 €
      Elkarbizitza unitate bereko hirugarren kideari eta hurrengoei50 %

      04.2 - Gazte Aisia programan parte hartzeagatiko prezio publikoa
      Gazte Aisia (egunean 2 ordu)60 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Idiazabalgo Udalaren HAZ zerbitzuan eskabidea osatu ondoren, ordainketa tramitatzen da.

      Ondoren, zerbitzuaren antolaketa eta taldekatzeak egin ondoren, haur/nerabe bakoitzari talde bat egokitzen zaio, adinaren arabera.

      Onartutakoen zerrenda argitaratu eta, hala badagokio, itxaron-zerrenda ere bai.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

      OHARRAK

      Adin-txikikoaren ordezkari legalaren baimena aurkeztu behar da (sinadura).

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)