Igarondo Igerilekuak. Denboraldi osorako abonamendua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Denboraldi osorako abonamenduak Igarondo Igerilekuetako kirol zerbitzua udako denboraldian zehar erabiltzeko eskubidea ematen du.

Igerileku Zerbitzua ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaitzen da, 11:00 - 20:00 ordutegiarekin. Igarondo Igerilekuak Udaletxearen atzekaldean kokatzen dira. Igerileku handia eta txikia, belazea, solariuma, aldagelak eta komunak, eta taberna ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izen-emate orri-normalizatua, behar bezala beteta eta epean aukeztuta.

Hobaria eskatzen duenak, dagozkion agiri egiaztagariak aurkeztu behar ditu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      03 - Denboraldiosorako abonamendua. Igarondo Igerilekuak
      Abonamendua. 15 urtetik gorakoak50 €
      Abonamendua. 3tik 14 urte bitartekoak30 €
      Abonamendua. Bizikidetza-unitatea seme-alaba batekin70 €
      Abonamendua. Bizikidetza-unitatea 2 seme-alabekin80 €
      Abonamendua. Familia ugaria90 €

      04 - Hobariak. Denboraldi osorako abonamendua. Igarondo Igerilekuak

      Hobariak ez dira gehigarriak, bakarra aplikatuko da.

      Abonamendua. 15 urtetik gorakoak. Familia-ugari txartela aurkezten duenak35 €
      Abonamendua. Famili-ugari txartela aurkezten duen 3-14 urte bitartekoak21 €
      Abonamendua. Langabetuak, agiriak edo txartela aurkeztuz30 €
      Abonamendua. 65 urtetik gorako pentsiodunek30 €
      Abonamendua. Gazte txartela aurkezten duten gazteek37,50 €
      Abonamendua. Idiazabalen egoitza eta errolda edukita, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta gizarte- eta-kulturako integrazioaren onurako udal programaren partaideak6 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 egun
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Idiazabalgo Udalaren HAZ zerbitzuan eskabidea osatu ondoren, ordainketa tramitatzen da. Helbideratzea aukeratuz gero, ez da bestelakorik egin behar. Ez bada helbideratzen, ordainketa-agiria emango zaio interesdunari, ordainketa egin dezan.

      Abonamendu-txartela igerilekuan bertan jasoko du interesdunak.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

      OHARRAK

      Adin-txikikoek bere ordezkari legalaren baimena aurkeztu behar dute (sinadura).

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)