Idiazabalen kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntzak: Kirol ekitaldiak antolatzeko; jolas izaerako kirol jarduera bereziak edota noizean behingoak antolatzeko; kirol jarduerak antolatzeko; kirol lehiaketetan parte-hartzeko; edota udal kirol eskoletan lankidetza izatea sustatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Kirol Elkarte eta Entitateak, baldin eta egoitza eta jardute eremua Idiazabalen badute.

Norbanakoak, baldin eta Idiazabalen erroldatuta badaude.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Diru-laguntza eskatzeko eskari-orri normalizatua, behar bezala beteta; kirol jarduketa plana; eta diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria Departamentuak dokumentazioa aztertu eta txostena egin.

        Kontu-hartzailetzak fiskalizatu.

        Alkateak onartu eta ebazpena bideratu.

        Interesdunari jakinarazi.

        Diru-laguntza ordaindu.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)