Euskararen erabilera hedabideetan sustatzeko diru-laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskarazko edukiak argitaratzen dituzten hedabideei zuzendutako diru-laguntza lerroa da hau.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Erakunde pribatua izatea.
  • Helbide soziala eta jardute eremua Goierri eskualdean eduki tzea.
  • Hedabidean euskara soilik erabil tzea.
  • Onuraduna izateko debekurik ez izatea.
  • Zerga obligazioak eta Gizarte Seguran tza rekikoak egunean izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Diru lagun tza eska tze ko orria, eredu normalizatuari jarraituz behar bezala beteta.
  • IFZren fotokopia eta estatutuen kopia.
  • Kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.
  • Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzan egunean egoteko egiaztagiria.
  • Proiektu edo memoria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

      OHARRAK

      Onuradunen betebehar eta konpromisoak.

      1. Onuradunek diru lagun­tzak onar­tze­ak eragiten du, izaera orokorrarekin, Idiazabalgo Diru lagun­tzen Ordenan­tza Orokorrak eta diru lagun­tza­ren oinarri arau­tzai­leak ezarritako betebeharrak bete­tzea.
      2. Onuradun batek ez baditu osorik edo behar bezala bete­tzen aurreko puntuko betebeharrak edo oinarrien edo deialdiaren arabera onuradun gisa bete beharreko gainerakoak, egoki­tzen zaion diru lagun­tza dagokion propor­tzi­oan gu­txi­tze­a edo ­itzu­li beharreko zenbatekoa zehaztea ekar dezake.
      3. Onuradunek %?100 euskaraz jardungo dute eta euskararen presen­tzi­a eta erabilera bultzatuko dute dagokion hedabidean.

      Onuradunen beste betebeharrak.

      • Idiazabalgo Diru lagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren 5. artikuluak eta diru lagun­tzen alorrean dagoen gainon­tze­ko indarreko araudia.
      • Diruz lagundutako ekin­tzak edo jarduerak finan­tza­keta publikoa izan dutela publizitatea egitea: dela lagun­tza eman duen entitatearen irudi instituzionala sartuz; dela finan­tza­keta publikoari buruzko legendak jarriz jan­tzi­etan edo materialak, bitarteko elektroniko edo ikus-en­tzu­nezkoetan; dela diru lagun­tza hedabideetan aipatuz. Komunikazio, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan hizkeraren berdintasunezko erabilera berma­tzea; emakumea diskrimina­tzen duten irudiak saihestea; eta berdintasunaren, aniztasunaren, askotariko eginkizunen eta eran­tzun­kidetasunaren irudia susta­tzea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)