Desgaitasuna duten pertsonentzako gizarte integraziorako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasuna duten udalerriko bizilagunei ematen zaizkien laguntza ekonomiko indibidualak, pertsona horien aukera berdintasuna eta gizarte inklusioa sustatzeko.

5 laguntza mota daude:

1.Garraiorako laguntzak: honen helburua da desplazamendu gastuetan laguntzea, eta desplazamendu horiek etxetik erdigunera, tailerrera edo lantokira, ikastetxera edo lantegira egiten direnak izango dira.

2.Kirol egokitua egiteko laguntzak: helburua da gastu hauetan laguntzea: ekipamendua edo kirol materiala, desplazamenduak, ikastaro eta eskoletara joateko etengabeko laguntza, baita kirol lehiaketetan parte hartzeko ere.

3.Laguntza espezializaturako laguntzak: gastu hauetarako izango dira:

?Psikomotrizitate tratamendua, hizkuntza terapia eta fisioterapia.

?Tratamendu odontologikoak eta/edo aho hortzetakoak

4. Profesionalki hobetzeko laguntzak: hauek guztiek sortzen dituzten gastuetarako izango dira: arautu gabeko jarduerak, baita lanbide edo laneko integraziora bideratzen duten eta ikasketa mota guztiak egin ahal izateko behar diren laguntza zerbitzu bereziak ere (maila, gradu edo modalitate desberdinetan era normalizatuan).

5.Gizarteratze sozial eta kulturalerako laguntzak: gastu hauetarako izango dira: eskolaz kanpoko ikastaro edo tailerrak, aurreko puntuan adierazitakoez bestelakoak, jarduera psiko-sozialak, aisialdikoak-komunitatekoak, ludikoak eta astialdikoak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza orokorrak:

- Udalerrian erroldatuta egotea eta urte bateko antzinatasuna izatea udalerrian bizitzen.

- % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen pertsona gisa edo mendekotasuna duen pertsona gisa kalifikatuta egotea

- Prestakuntza edo laguntzarako ekintza behar duela egiaztatzea saihesteko edo murrizteko urritasun sentsoriala, mugitzeko urritasuna, osasun urritasuna edo gizarteratzeko prozesua larriki galarazi edo zailtzen duen desabantaila-egoera pertsonal bat.

- Egiaztatzea ez dagoela inguruan planteatutako beharrari erantzuten dion baliabide normalizatu bat

- Onuradunaren sarrerak ezingo dute gainditu Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren zenbatekoa.

- Idiazabalgo Diru Laguntzen Ordenantza Orokorreko 4. artikuluko 2. apartatuko debekuetako bat bera ere ez izan.

Baldintza espezifiko gehigarriak Garraiorako Laguntzetan eta Laguntza Espezializaturako Laguntzetan

Mugitzeko zailtasunak izatea garraio kolektiboak erabiltzeko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, desgaitasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, 5. artikuluaren 4.b apartatuan (edo ondorengo araudi baliokidean) ezartzen duenaren arabera.

Garraiobide publikoa nahiz pribatua erabiltzeagatik ordainduko dira gastuak, eta doitu egingo dira zerbitzu arrazoiengatik zor diren kalte ordainen arloan indarrean den araudian ezartzen denaren arabera, 100 euro/hilabeteko mugaraino Ez dira gastuak frogatu beharko; nahikoa izango da joan-etorriak egin direla frogatzea.

Baldintza espezifiko gehigarriak Laguntza Espezializaturako Laguntzetan

Adina: 18 urtera arte

— Hortzetako malformazioak edo aho hortzetako muskuluen arazoak sortzen dituen desgaitasun bat izatea.

— Bikoiztasunik ez izatea: Egin edo erabiliko den jarduera edo baliabideak sortzen duen gastua ez du beste erakunde batek gastu guztia diruz lagundu behar.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera behar bezala beteta.
  2. Eskatzailearen NANaren fotokopia adin nagusikoa bada edo interesdunaren aitarena, amarena edo legezko ordezkariarena, baita familiaren liburua ere.
  3. Prestakuntza edo laguntzarako ekintza behar duela egiaztatzen duen txostena
  4. Beste erakunde bati laguntza hau eskatu zaiola adierazten duen egiaztagiria eta erakunde horren erantzuna
  5. Aurreko ekitaldian izandako errenta- eta ondarezko sarrerak egiaztatzen dituen zerga-dokumentazioa.
  6. Eskatutako diru laguntzaren aurrekontua
  7. Diru laguntzen onuraduna izateko debekuetako bat bera ere ez duela egiaztatzea, deklarazio arduradun batekin deialdiarekin batera argitaratzen den ereduaren araberakoa.
  8. Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen direla egiaztatzeko, organo eskudunek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira; edo, bestela, berariazko baimena emango da Idiazabalgo Udala informazio horretara atzitzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Diru-laguntzak emango dira aurkezten diren eskaeren arabera baldin eta betetzen badituzte oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak edo irizpideak eta betiere aurrekontu kreditua badago horretarako.

      Laguntzen zenbatekoa ordainketa bakar batean emango da hilabeteko gehienezko epean, laguntza emateko ebazpena ematen denetik Aurrera

      Diru laguntza hauek ez dira argitaragarriak pertsonaren eta familiaren ohorea, intimitatea eta norberaren irudia babesteko eskubidea dela eta.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

      OHARRAK

      Deialdiaren oinarriak ikusi.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)