Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako eta garapenerako sentsibilizazioa edota hezkuntzako jarduerak burutzeko emango dituen diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Xedea da diru-laguntzak ematea herrialde txirotuetan garapenerako lankidetza-proiektuak eta garapenerako sentsibilizazioa edota hezkuntzako jarduerak Idiazabalgo udalerrian burutzeko

NORK ESKA DEZAKE?

a) Dagokion erroldan formalki eratutako eta inskribatutako irabazi asmorik gabeko izaera juridikodun erakundea, baldin eta bere estatutuetan, helburuetan, eginkizunetan edo txostenetan berariaz adierazita badaude garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten jarduerak burutzea; horien jarduerak oinarri hauekin bat etorriko dira.

b) Pertsona horrek egoitza nagusia edo legalki osatutako ordezkaritza Idiazabalgo udalerrian izango du; estatuko edo nazionarteko erakunde izanez gero, nahikoa izango da bazkideren bat Idiazabalgo udalerrian erroldatuta egotea.

Halaber, aipatutako erakundeek beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Diruz lagundutako ekintzak aurrera eramateko gaitasuna eta egitura egokia izatea.

b) Lankidetza alorrean eskarmentu egiaztatua izatea. Honetarako, azken 3 urtean egindako jardueren aitorpena aurkeztuko dute.

c) Diru-laguntza eskatzen den unean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea.

d)Zigorrik ez izatea, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko.

e) Idiazabalgo Udalarengandik lehenago jasotako laguntzaren bat justifikatu gabe ez izatea.

Eskatzaileek zehaztu egin beharko dute deialdira aurkezten dituzten ekintzak beste erakunde batzuei egindako eskarietan sartu dituzten, edo beste erakunde batzuen laguntza hartu duten. Horrela bada, laguntza horien zerrenda aurkeztu beharko dute, kopuruak eta helburuak zehaztuz, diru-laguntzak ordaintzeko unean bikoizketarik gerta ez dadin eta baliabideak ahalik eta ondoen banatzea ahalbidetzearren.

Herri Administrazioaren eta aurrezki erakundeen mendeko erakunde eta zerbitzuen egitasmoek ez dute diru-laguntzarik jasoko

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

A) Herrialde txirotuetan garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza- proiektuak burutzeko diru-laguntzak:

—Eskabide orria, erdu normalizatua, erakundea ordezkatzeko lege-gaitasuna duen pertsonak sinatua.

— Proiektuaren identifikazio inprimakia, bidezko ereduari jarraiki

— Erakundea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen agiria

— Behar izanez gero, erakundeak Idiazabaln legalki osatutako ordezkaritza iraunkorra duela frogatzen duen agiria.

— Erakunde eskatzailearen estatuak.

Erakunde eskatzaileek ez dute jadanik Idiazabalgo Udalaren eskuetan dauden estatutuak aurkezteko obligaziorik izango, betiere aldaketarik ez badu izan.

— Aurreikusten diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontua, baita ere eskariaren xede diren ekintzengatik beste edozein laguntza zertan datzan adieraztea (emanda zein tramitea), bidezko ereduari jarraiki.

— Aitorpen arduratsua, diru-laguntzaren bat jaso ondorengo betebeharrak ez betetzeagatik ez dela zigortua izan adieraziz, bidezko ereduari jarraiki

— Aitorpen arduratsua, erakunde eskatzailearen eta tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kidearen arteko lankidetza konpromisoa adierazten duena, bidezko ereduari jarraiki

— Zerga-betebeharrak eta Gizarte- Segurantza­rekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, udalari informazio hori eskuratzeko baimenik ez badio ematen.

B) Garapenerako sentsibilizazioa edo/eta hezkuntzako jarduerak Idiazabalgo udalerrian burutzeko diru-laguntzak:

— Eskabidea, bidezko eskabide ereduari jarraiki eskatzen duen erakundea ordezkatzeko lege-gaitasuna duen pertsonak sinatua.

—Proiektuaren identifikazio inprimakia, bidezko ereduari jarraiki

— Erakundea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen agiriaren kopia.

— Behar izanez gero, erakundeak Idiazabalgo udalerrian legez osatutako ordezkaritza iraunkorra duela frogatzen duen agiria.

— Erakunde eskatzailearen estatuak. Erakunde eskatzaileek ez dute jadanik Idiazabalgo Udalaren eskuetan dauden estatutuak aurkezteko obligaziorik izango, baina dokumentu horiek zein egunetan eta zein bulego edo organotan izan ziren entregatuak adierazi beharko dute eskaeran, betiere dokumentu horiei dagokien prozedura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira.

— Erantzukizunpeko aitorpena, diru-laguntzaren bat jaso ondorengo betebeharrak ez betetze­agatik ez dela zigortua izan adieraziz, bidezko ereduari jarraiki

— Zerga-betebeharrak eta Gizarte- Seguran­tzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, udalari informazio hori eskuratzeko baimenik ez badio ematen.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak dokumentazioa aztertu eta txostena egin.

      Kontu-hartzailetzak fiskalizatu.

      Batzorde Informatiboaren irizpena

      Alkatetza Dekretu bidez ebaztea

      Interesdunari jakinarazi.

      Diru-laguntzaren ordainketa (hala badagokio).

      .

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)