Zor ez diren kopuruak itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zor ez diren sarrerak itzultzeko eskaera legezko edozein kasutan (bikoiztasuna ordainketan, dagokiona baino gehiago ordaintzeagatik, etab.).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein pertsona fisiko edo juridiko edo haien ordezkariek, dagokien baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Identifikatzeko agiriak:

Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.

Itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten agiriak.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Txosten teknikoa.

      Alkatearen ebazpena edo hark eskuordeturiko organoarena.

      Zerga-bilketara igorri.

      Interesdunari jakinarazi.

      Ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OGASUNA - ZERGABILKETA

      OHARRAK

      Errekurtsoa: itzulpen eskaera atzera botatzen bada, erabakiaren aurka
      Berraztertze Errekurtsoa aurkez dezake eskatzaileak Ibarra Udaleko
      Alkatearen aurrean, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko
      Administratiboaren aurrean Erreklamazio Ekonomiko Administratiboa jarri
      aurretik, edo zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako
      Epaitegira jo dezake administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezteko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)