Ibilgailu historikoentzako hobaria TMI zergan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan hobaria Ibilgailu historikoentzat edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den pertsonak edo haren ordezkariak, dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Identifikatzeko agiriak:

  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  • Ibilgailuaren Azterketa Teknikoaren Txartela

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      111 - Autoak
      9 zaldi-indar baino gutxiagokoak35,88 €
      9 - 11,99 zaldi indarrekoak71,78 €
      12 - 13,99 zaldi indarrekoak141,95 €
      14 -15,99 zaldi indarrekoak215,28 €
      16 - 19,99 zaldi indarrekoak295,60 €
      20 zaldi indar eta gehiagokoak361,29 €
      112 - Autobusak
      21 eserleku baino gutxiagokoak171,16 €
      21 - 50 eserleku artekoak243,78 €
      50 eserleku baino gehiagokoak304,72 €
      113 - Kamioiak
      Karga erabilgarria <1.000 kg86,87 €
      K.e. 1.000kg tik -2.999 kg -ra171,16 €
      K.e 2.999Kg-tik -9.999 kg ra243,68 €
      K.e > 9.999 kg304,72 €
      114 - Traktoreak
      16 zaldi-indar fiskal baino gutxiagokoak36,31 €
      16 - 25 zaldi indarrekoak57,06 €
      25 zaldi indar baino gehiagokoak171,16 €
      115 - Ibilgailuek arrastatzen dituzten atoiak eta erdi-atoiak
      1.000 baino gutxiago eta 750 kg. baino gehiagoko karga erabilgarria dutenak36,31 €
      1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak57,06 €
      2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak171,16 €

      Ibilgailu historiekoek, eta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna duten ibilgailuak ere bai, fabrikazio-datatik hasita.

      Hobariak emateko ondorioa eskaera egin eta hurrengo ekitalditik aurrera hasiko da.

      Hobaria: %50

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Errenta eta ordainarazpenen arduradunaren txosten teknikoa.
      • Alkatetza-ebazpena eskatutako hobaria aplikatzea baiesten edo ezesten duena.
      • Ebazpenaren jakinarazpena.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OGASUNA - ERRENTAK

      OHARRAK

      • Hobariak eskatu egin behar dira, eta haiek eragina izango dute eskaria egin eta hurrengo zergalditik kontatzen hasita.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)