Zerga betebeharren zatitze edo geroratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zorrak zatikatze edo geroratzeko eskaria, egoera ekonomiko-finantzarioak aldi batean galarazten duenean ordainketa egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Zatikatze-geroratze eskaera honakoak azalduz: Izen-abizenak, sozietatearen izena, nortasun-agiria edo identifikazio fiskaleko zenbakia eta eskatzailearen zerga-helbidea.
  •  Zorraren kontzeptua, urtea eta zenbatekoa.
  • Zer epetarako den atzeratzea edo zatiketa.
  • Eskaerari banketxearen aldizkako transferentzia agindua atxikiko zaio, non ziurtatuko den adostutako kuotak ordainduko direla.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Zorraren zenbatekoa kalkulatzeko, bi gauza hartu behar dira kontuan: batetik,
      zenbateko zorra zatikatu nahi den, eta bestetik, aurretik zatikapenak onartu
      baina amaitu ez badira, zenbat falta den ordaintzeko.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
      2. Sarrera erregistroa eman eta kopia itzuli interesdunari.
      3. Diruzaintza-Zergabilketa azpisailera bideratu.

      Jardunbidearen izapideak

      1. Eskaeraren balorazioa eta Diruzaintzaren txostena edo erabakia.
      2. Zorraren zenbatekoa handia bada (6000€), Alkatearen ebazpena eta
      3. interesdunari jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Diruzaina

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OGASUNA - DIRUZAINTZA

      OHARRAK

      Beste zenbait ohar interesgarri:
      Zatika ordaintzea onartzen bada hilean-hilean ordaindu beharko da.
      Epearen mugan eguneratutako ordainketaren obligazioa ez betetzea nahikoa izango da onartutakoa indarrik gabe uzteko eta prozesu betearazleari hasiera emateko, eta hor bai, hertsiki eskatuko zaio atzeratutako zorra eta sortutako interesak ordaintzea, dagokion emendatze kopuruarekin.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)