Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuestea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasuna dela medio, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespen eskaria honako hauei aplikatuko zaie:

  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren a) letran aipatzen direnak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak daudenean.
  • 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak, pertsona horiek bakarrik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau baldintza horiek betetzen diren bitartean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapean minusbaliotasun maila 65ekoa edo handiagoa duen pertsonaren bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak.

Honako hauek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:

  • Ehuneko 33 edo gehiagoko eta ehuneko 65etik beherako minusbaliotasuna aitortua duten pertsonak, eta mugikortasun murriztuko egoeran daudenak, hau da, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskinean adierazitako baremoko A, B edo C letretan deskribatutako egoeretakoren batean edota aipatutako baremoko D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.
  • Ehuneko 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonak.

Aurreko a) eta b) letretan aipatutako pertsonak mugikortasun murriztuko A egoeran badaude 1.971/1999 Errege Dekretuak 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren arabera, 14 zaldi fiskaleko muga ez zaie aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil aulkia eramateko egokituta badago.

Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, er erdi-atoiak eta makinak, salbuesteko eskaria egina dutenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den pertsonak edo haren ordezkariak, dagokion baimenarekin

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, NIE edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Minusbaliotasunagatik salbuetsiz gero:
  1. Organo eskudunak egindako ziurtagiria, desgaitasuna egiaztatzen duena, eta hala badagokio, mugikortasun murriztuko egoerarena.
  2. Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  3. Guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza egiaztatzen duen agiri publikoa.
  • Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, erdi-atoi eta makinak salbuesten diren kasuetan.
  • Nekazaritzako makineria inskribatzeko kartilaren fotokopia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Errenta eta ordainarazpenen arduradunaren txosten teknikoa
      • Alkatetza-ebazpena
      • Ebazpena jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OGASUNA - ERRENTAK

      OHARRAK

      • Salbuespenak eraginak izaten hasiko dira eskari-dataren hurrengo zergalditik.
      • Salbuespena ezingo zaio ibilgailu bati baino gehiagori ezarri.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)