Ibarrako kultur elkarteei zuzendutako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerrian kultura sustatzeko lan egiten duten elkarte eta eragileei zuzendutako diru-laguntzak.

Diru laguntza hauek bi modutakoak izan daitezke:

Urteko osoko programazioa egiteko diru-laguntza

Ekintza puntual bat egiteko diru-laguntza

NORK ESKA DEZAKE?

Ibarran egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duten eta irabazi asmorik gabeko izaera duten pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera inprimaki normalizatua.
  2. Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.
  3. Entitate edo elkartearen estatutuen fotokopia.
  4. Erakundearen identifikazio fiskaleko kodearen (I.F.K.) fotokopia eta erakundearen ardura duen pertsonaren NANaren fotokopia.
  5. Eskaera besteren baten izenean eginez gero, eskatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria, bai elkarte edo taldeak hartutako akordio bidez, bai ahalduntzearen bidez sozietateen kasuan.
  6. Eskaria egiten duen Erakundeak irekitako Kontu Korrontearen titularitatea ziurtatzeko banketxe edo aurrezki kutxa horrek emaniko ziurtagiria.
  7. Instituzio, erakunde eta abarrei eskatutako diru-laguntzen edo, hala bada, jasota dituzten haien aitorpena.
  8. Diru-laguntza xede izango duen programaren edo ekintzaren txostena zehaztuta.
  9. Programaren edo ekintzaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua.
  10. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria (edo hala badagokio, eranskinean dagoen agiria, dagokion moduan beteta).
  11. Zinpeko aitorpena, diru-laguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez dagoela adierazteko. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 2. eta 3. artikuluetan zehaztutakoak izango dira

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138
  • Ibarrako Kultur Etxea
    Euskal Herria kalea 44 20400 Ibarrako Udala
    10:00 - 13:00, 16:30 - 20:00
    943 670399

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Kultura Batzordeak diru-laguntzen oinarriak onartuko ditu

      Gobernu Batzordeak diru-laguntzak onartuko ditu

      Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu oinarriak

      Eskaera modu egokian aurkeztu

      Kulturako Teknikariaren txostena.

      Kultura Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia diru-laguntza ematea baimenduz, edo ez.

      Onartutako diru-laguntzaren %70ren aurrerapena.

      Hurrengo urteko otsailean, diru-laguntza justifikatzeko inprimaki normalizatua, garatutako jarduerak jasotzen dituen txostena eta urteko likidazioaren egiaztagiriak aurkeztuko dira.

      Txosten teknikoaren ondoren, Kultura Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa diru-laguntzaren beste %30 onartuz.

      Ekintza puntualak:

      Hiru mila eurotik beherakoak:

      Kultura Batzordeak diru-laguntzen oinarriak onartuko ditu

      Gobernu Batzordeak diru-laguntzak onartuko ditu

      Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu oinarriak

      Eskaera modu egokian aurkeztu

      Kulturako Teknikariaren txostena.

      Kultura Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena diru-laguntza ematea baimenduz, edo ez.

      Onartutako diru-laguntzaren %100.

      Ekintza amaitu eta 45 egun naturaleko epean, diru-laguntza justifikatzeko inprimaki normalizatua, garatutako jarduerak jasotzen dituen txostena eta urteko likidazioaren egiaztagiriak aurkeztuko dira.

      Txosten teknikoaren ondoren, Kultura Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa, hala bada, diru-laguntzaren likidazioa onartuz.

      Hiru mila eurotik gorakoak:

      Kultura Batzordeak diru-laguntzen oinarriak onartuko ditu

      Gobernu Batzordeak diru-laguntzak onartuko ditu

      Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu oinarriak

      Eskaera modu egokian aurkeztu

      Kulturako Teknikariaren txostena.

      Kultura Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena diru-laguntza ematea baimenduz, edo ez.

      Onartutako diru-laguntzaren %70ren aurrerapena.

      Ekintza amaitu eta 45 egun naturaleko epean, diru-laguntza justifikatzeko inprimaki normalizatua, garatutako jarduerak jasotzen dituen txostena eta urteko likidazioaren egiaztagiriak aurkeztuko dira.

      Txosten teknikoaren ondoren, Kultura Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa diru-laguntzaren beste %30 onartuz

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzordea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KULTURA ETA GAZTERIA - KULTURA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)