Establezimenduetako errutuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako establezimenduetako irudi linguistikoa euskaraz jartzeko diru-laguntza ematen Ibarrako Udalak.

  • Establezimenduan ezartzen den errotulua berriaren kostuaren %50 ordaintzen lagunduko da diru-laguntza honen bidez

NORK ESKA DEZAKE?

Ibarrako merkataritza edo ostalaritza arloko establezimenduetako titularrek, establezimenduetako fatxadan jarritako euskara hutsezko errotulu nagusiak jartzen dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Titularraren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Identifikazio Fiskalerako Kodearen kopia.
  • Establezimendua irekitzeko eta errotulua jartzeko baimenak, Ibarrako Udalak emanak.
  • Faktura originala eta ordainketa agiriak.
  • Errotulua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia
  • Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-laguntza eskaeren zein jadanik emandako diru-laguntzen gaineko aitorpena.
  • Eskatzaileak duen bankuko kontuaren titularitatea egiaztatuko duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Euskara eta Hezkuntza batzordeak deialdia onartzea.
      2. Gobernu batzordeak deialdia onartzea.
      3. GAOn argitaratzea.
      4. Eskaera epea irekitzea.
      5. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
      6. Euskara zerbitzuaren txostena.
      7. Alkate dekretua diru-laguntza kopurua ebazten duena.
      8. Udal kontuhartzailetzatik luzatuko da ordainketa agindua onartutako diru-laguntza zenbatekoarekin
      9. Izangaiei diru-laguntzaren zenbatekoa jakinaraztea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      EUSKARA, HEZKUNTZA eta KIROLA - EUSKARA

      OHARRAK

      Diru-laguntza jaso ahal izateko, errotulu nagusia euskara hutsez egoteaz gain, establezimenduaren hizkuntza paisaia finko eta orokorrak (erakusleihoa, toldoa, barruko oharrak, prezioak…) euskaraz ere egon behar du.

      . DIRU-LAGUNTZAK JASO AHAL IZATEKO BALDINTZAK

      1. Establezimendua irekitzeko Udalaren baimena izatea.

      2. Errotulua instalatzeko Udalaren baimena izatea.

      3. Errotulua euskara hutsean egon behar du (Adib: Etxetxikia arrandegia). Errotulu nagusiak izen berezia bakarrik badu, ez da diru laguntzarik emango (Adib: Etxetxikia)

      4. Diru-laguntza jaso ahal izateko, errotulu nagusia euskara hutsez egoteaz gain, establezimenduaren hizkuntza paisaia finko eta orokorrak (erakusleihoa, toldoa, barruko oharrak, prezioak…) euskaraz ere egon behar du.

      5.- Diru-laguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoak izango dira.

      6.- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen aitorpen erantzulea aurkeztea.

      Errotulu berriaren kostuaren %50, 450€ko mugapean.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)