Ibarran kirol arloan elkarteei ematen zaizkien diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako udalerrian egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duten irabazi asmorik gabeko kirol erakunde juridikoek.

Bi jarduera mota diruz laguntzen dira:

1. Urteko programak

2. Jarduera puntualak

NORK ESKA DEZAKE?

  1. Legez eratuta eta Eusko Jaurlaritzako kirol elkarte-erregistroan inskribatuta egotea.
  2. Kirol jardueretara eskainitako elkartea izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen eta Entitateen Erregistro Orokorrean inskribatu izanaren ziurtagiria.

2. Kirol arloko erakundearen identifikazio fiskaleko kodearen (I.F.K.) fotokopia eta erakundearen ardura duen pertsonaren NANren fotokopia.

3. Diru-laguntza eskaera normalizatua, behar bezala betea.

4. Elkarte eskatzaileak irekitako kontu korrontearen titularitatea ziurtatzen duen Banketxe edo Aurrezki Kutxaren agiria.

5. Beste ekarpen edo diru-laguntzei buruzko zinpeko aitorpena.

6. Diru-laguntza eskatzen den jarduera bakoitzeko eranskin bat behar bezala beteta.

7. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak bete izana egiazta­tzen duen agiria (edo, hala badagokio, 4. Eranskina, dagokion moduan beteta).

8. Aurreko urteko jardueretako kirolarien kopurua eta haien izenen zerrenda, bertan adieraziz bakoi­tza non erroldatua dagoen.

9. Erakundearen estatutuak.

10. Zinpeko aitorpena, diru-laguntzak jasotzeko inolako debekutan sartuta ez dagoela egiazta­tzeko. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 2. eta 3.artikuluetan zehaztutakoak izango dira.

11. Jardueraren memoria

12. Monitore eta/edo entrenatzaileen titulazioa egiaztatzeko agiriak.

Aurreko paragrafoko 1., 2., 4. eta 9. puntuan zehaztutako agiriak beste deialdiren batean aurkeztu izan badira, eta deialdi horretatik gaur egunera aldatu ez badira, eskatzaileak zinpeko aitortza bat aurkeztu ahal izango du non aitortzen duen aipatu dokumentazioa jada aurkeztua duela eta dokumentazio hori indarrean jarraitzen duela eta ez duela aldaketarik jaso.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Kirol batzordeak deialdia onartzea.
      2. Gobernu batzordeak deialdia onartzea.
      3. GAOn argitaratzea
      4. Eskaera epea irekitzea.
      5. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
      6. Eskaeren ebaluazioa.
      7. Diru-laguntza jasotzeko proposatzen den eskatzaileen zerrenda Kirol batzordean onartu.
      8. Gobernu batzordearen onarpena.
      9. Udal kontuhartzailetzatik luzatuko da ordainketa agindua onartutako diru-laguntza zenbatekoarekin
      10. Izangaiei diru-laguntzaren zenbatekoa jakinaraztea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzordea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      EUSKARA, HEZKUNTZA eta KIROLA - KIROLA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)