Euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasteko diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako bizilagunak biztanleei beren euskalduntze eta alfabetatze prozesuan euskararen ikasketa sustatzeko diru-laguntzak ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Euskara ikasteko euskaltegietan eta barnetegietan ikastaroa egin nahi duten ibartarrak

Gutxienez ikastaroa hasi baino 6 hilabete lehenagotik Ibarran erroldatuta dauden herritarrek

interesatuak edo bere ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.
  • Euskaltegiak egindako ziurtagiria. Bertan honako gorabehera hauek zehaztu beharko dira: Eskatzaileak ikastaroa bukatu eta gutxieneko aprobetxamendua izan duen ala ez, eta asistentzia zenbatekoa izan den (ehunekotan).

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.- Euskara eta Hezkuntza batzordeak deialdia onartzea.

      2.- Gobernu batzordeak deialdia onartzea.

      3.- Eskaera epea irekitzea.

      4.- Eskaera eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

      5. Euskara zerbitzuaren txostena.

      6. Euskara eta Hezkuntza batzordearen onarpena.

      7. Gobernu batzordearen onarpena.

      8. Udal kontuhartzailetzatik luzatuko da ordainketa agindua onartutako diru-laguntza zenbatekoarekin

      9. Izangaiei diru-laguntzaren zenbatekoa jakinaraztea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzordea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      EUSKARA, HEZKUNTZA eta KIROLA - EUSKARA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)