SARRERA-ERREGISTROA: Udalari agiriak ematea edo emandakoak kontsultatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioak jasotzea eta dagokionari ematea.

Aldez aurretik emandako dokumentuen kontsultak egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaria jaso eta egiaztatzea, eta, hala badagokio, harekin batera doan dokumentazioa eta kopiak jatorrizkoarekin erkatzea. Gutxieneko dokumentazioa falta bada, edo beste eskakizun batzuk, zigilatutako kopiaren ifrentzuan errekerimendua inprimatuko da hamar egunen buruan aurkezteko, eta kopia bat funtzionarioak gordeko du, interesdunak sinatua.
      2. Eskaria erregistratu, kontuan izanik erregistroan interesdunaren izenak agertu behar duela eta ez haren ordezkariarenak. Beti idatzi behar da IFZ: NAN, IEZ edo IFK; harremenanetarako telefonoa, eta ahal bada, e-posta.
      3. Dokumentua/k eskaneatu eta erregistrora igo.
      4. Erregistro-orria beti eman, eta eskatzaileak hala eskatzen badu, eskari-orriaren kopia zigilatua, erregistro-zenbaki eta datarekin.
      5. Erregistraturiko dokumentuak dagozkion arlora bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)