Politikari edo udal teknikariekin hitzordua eskatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaleko zinegotziren batekin edo teknikariren batekin egon edo elkarrizketatzeko hitzordua adostea.

Zenbait eskaerek, duen zailtasunagatik, berezitasunagatik edo izaeragatik, udaleko teknikariren baten edo zinegotziren baten arreta behar duenean. Izapide hau soilik salbuespeneko kasu horietarako aurreikusia dago.

Kasu horietan, udaleko harrera zerbitzuak kudeatuko ditu agendak eta hitzordua emango die, egun, ordu eta leku jakinetarako.

Ezinbestekoa izango da kontsultaren gai zehatza zehaztea, kontsulta egiten duenaren datu pertsonalak eta komunikazio modua ere zehaztu beharko delarik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • 943 671138
    Ibarrako Udala
    943 671138

      Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
    • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
      San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
    2. Dagokion politikari edo teknikariari igorriko zaio.
    3. Eskatzaileari erantzun, eta egoki bada, elkarrizketaren data eta ordua jakinarazi.
    4. Eskabidea artxibatu, edo egoki bada, irekitako espedientean sartzea.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Alkatetza

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

    OHARRAK

    Hitzordua behar bezala kudeatzeko, oso garrantzitsua da jorratu nahi den gaia zehaztea, elkarrizketa ondo prestatu ahal izateko.

    Hitzorduaren eskaera momentuan erregistratuko da, baina hitzordua ez da unean bertan emango, baizik eta, bere kasuan, beharra eta egokitasuna aztertu ostean.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)