Udalaren eta euskadiko administrazioen egoitza elektronikoan sartzeko b@kQ gako eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Persona fisikoak identifikatzeko eta horiek elektronikoki sinatzeko gakoa da B@kQ. Izenpe erakunde ziurtzaileak ematen du eta honakoek osatzen dute:

erabiltzailearen NANak/AIZk eta pasahitz batek.

16 hizki eta dagozkion zenbakiko koordenatu batzuk eta hodeiko ziurtagiri kualifikatu batek.

Ze aukera ditugu Zerbitzu Telematikoetan?

B@kQ gakoaren bitartez honako lekuetan sar gaitezke:

1.- Ibarrako udalaren egoitza elektronikoa:

Zure errolda ziurtagiria eskuratu dezakezu.

Tasa eta zergak kontsultatu eta ordaindu ditzakezu (ura, zaborrak…).

Zure isunak kontsultatu-ordaindu eta ordainketa ziurtagiria eskuratu.

Eskaerak erregistratu eta udalean zuk aurkeztutako eskaerak eta hark zuri bidalitakoak kontsultatu.

Espediente baten izapidetza kontsultatu.

Udalak bidalitako jakinarazpen elektronikoak ikusi…

2.- Osakidetzako Osasun Karpeta:

Osasun txostenak kontsultatu eta deskargatu.

Zure farmakologia-historia, txertaketa-historia edo proba medikoetan erradiazioarekiko esposizioa kontsultatu ditzakezu.

Zure hitzorduak kontsultatu: medikua, erizaina edo espezialista.

3.- Gipuzkoataria: Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa

Eskaera bat aurkeztu erregistro elektronikoan.

Jakinarazpen elektronikoen postontziran sartu.

Zure fakturak konsultatu.

Zerga aitorpenak: aitorpen telematikoak edo PFEZ autolikidazio proposamenak kontsultatu, osasun zentimoa itzultzea izapidetu...

Zerga zorren ordainketak: gerorapenak edo zatikatzeak.

Alegazioak eta administrazio helegiteak aurkeztu.

Eskaerak eta eskakizunei erantzunak aurkeztu.

Foru Aldundiko lansail ezberdinei dirulaguntza eskaerak zuzendu.

Familia ugarien titulua eskatu.

4.- Halaber, Euskadiko beste udaletako egoitzetan (B@kQ gakoa erabilgarri badute) sar zaitezke. Baita ere Araba eta Bizkaiako Aldundietakoetan eta Eusko Jaurlaritzakoan.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urte beteta eta gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa izan

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Hiritar nazionalak: NAN Pasaportea edo Gida-baimena.
  • Europar Batasuneko hiritarrak: Egoitza txartela edo Pasaportea.
  • Gainontzekoak: Egoitza txartela

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: berehala
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: ez dagokio

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Herritarrak B@kQ ziurtagiria aktibatzeko jarraibideak biltzen dituen mezua jasoko du posta elektronikoz eta bertan ematen diren azalpenak jarraitu beharko die. Eskaeran eman duzun telefonoa eskura izan, bertara iritsiko baita SMS bidez aktibatzeko pasahitza.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          INFORMATIKA - INFORMATIKA

          OHARRAK

          Koordenatu eta pasahitz zuzenak sartzeko 5 aukera dituzu. Aukera horiek agortuz gero, B@kQ-a blokeatu egingo da. Desblokeatzeko jo hona: www.izenpe.eus.

          Pasahitza ahaztu edo aldatu nahi baduzu www.izenpe.eus helbidean egin dezakezu ere.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)