Ezkontza zibilak ospatzeko udalbatza aretoa erreserbatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ezkontza zibilak ospatzeko Udalbatza aretoaren erreserba egitea eta, egokia balitz, ospakizuna Alkateak edo Zinegotzi batek gidatu dezaten eskaera.

Egutegia eta ordutegia

Arau orokor gisa ezkontzak larunbatetan egingo dira, larunbata jaieguna denean izan ezik, goizeko 11.00etatik 13.30era.

Beste egun edo ordutegi bat nahi duenak eskaeran jakinarazi beharko du.

NORK ESKA DEZAKE?

Ezkontideek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Bi ezkontideek aurkeztutako eskaera-orria, honakoa azalduz:
    • Ezkontideen datuak.
    • Ezkontza ospatzeko aukeratu den eguna eta ordua.
    • Zein hizkuntzatan egin nahi den ospakizuna.
    • Arduraduna: Bake epailea, Alkatea edo Zinegotzia.
    • Alkatea edo Zinegotzi bat balira arduradunak, bi lekuko izendatu beharko lirateke eta horien datuak adierazi.
  • NANen fotokopiak.
  • Lekukoak izendatu beharko balira, horien NANen kopiak.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 5 egun
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: ez dagokio

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Eskaeraren aurkezpena.

      Ezkontza ospatzeko hautatuak (bake epaile, alkate edo zinegotzia) bere onespena adierazi beharko du idatziz.

      Ezkontza ospatuko duena zinegotzi bat izanez gero, Alkatetzaren ebazpena ezkontza zibila ospatzeko gaitasuna eskuordetuz.

      Bost eguneko epean, Udalak idatziz jakinaraziko die ezkontideei beren eskaera onartu izan den ala ez.

      Ezkontza data idatziz jakinaraziko da Erregistro Zibil eta Udaltzaingoari.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      Ezkontza zibilaren espedientea deuseztatu edo aldatuko balitz, ezkongaietako edozeinek berehala eta idatziz jakinarazi beharko lioke hori Udalari, erreserba bertan behera uzteko.

      Nahi izanez gero, udalbatza aretoa apaindu daiteke, beren kontura. Dena amaitzean apaingarriak kendu beharko dira.

      Arroza edo bestelako edozein produktu botatzen bada, ezkontideak izango dira dena behar bezala garbituta uzteaz arduratuko direnak.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)