Elkarteen Udal Erregistroa: inskripzio eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarran lankidetza-lanak egiten dituzten elkarteak elkarteen udal erregistroan inskribatzea, betiere hauen zuzeneko edo zeharkako eginkizunek ez badute zerikusirik enpresaritza, lan-profesional edo artistikoekin. Horretarako, lehenbizi, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta egon behar dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Elkartearen legezko ordezkari den edozeinek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
      2. Idazkaritzara bideratu agiriak.
      3. Gaiaren arabera sail/azpisail arduradunaren txostena.
      4. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena, Udal Elkarteen Erregistroan inskribatzeko baimena emanez edo ukatuz.
      5. Elkarteari jakinarazpena.
      6. Udal erregistroan inskribatzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      - Urtero batzarreko deia eta aktaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Bertan, gutxienez, bertaratutakoen kopurua, kasu bakoitzerako hautatutako zuzendaritza karguak eta emandako aldaketak jasoko dira. Hiru urtez jarraian ez balitz aipatu dokumentazioa aurkeztuko, interesdunari hitz egiteko aukera eman ostean, elkarte horri Erregistroan baja emango litzaioke.
      - Udalak Erregistroko inskripzioa ezabatu ahal izango du baldin eta erabakitzen bada elkartearen jardunak ez direla udalaren lankidetzakoak. Ezabaketa arrazoitu egingo da, eta entzute tramitea bermatuko duen espedientea ireki.
      - Inskripzioko punturen batean aldaketaren bat emanez gero, izena emandako elkartea arduratuko da Erregistroari jakinarazteaz.
      - Informazio gehigarria: Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emateko: www.euskadi.net

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)