Udal artxiboko agiriak edo argazkiak kontsultatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal honek bere artxiboan dituen agiriak edo/eta argazkiak kontsultatzeko baimena eskatzea.

Baldintzak:

Eskaerak hitzez egingo dira Udal Artxiboan, 39/2015 Legearen 13. artikuluan. jasotako kasuetan dauden dokumentuanak izan ezik. Kasu horretan eskaera idatziz aurkeztu beharko da.

Kontsulta, bertako lokaletan egin beharko da eta dokumentuek ez dute atera beharko bertatik.

Nolanahi ere, kontsultarako baimendutako agirien kopiak edo ziurtagiriak eska ditzake interesdunak.

Argazkien kopiak ere eskura daitezke euskarri digitalean, beti ere egilearen eskubideak babestuz.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusia den edonork eskubidea du erregistroetan sartu eta udal artxiboan jasotzen diren agiriak ikusteko, edozein dela espresio modua, idatzia, soinua edo irudia. Eskubide honetatik kanpo geratzen dira 39/2015 Legearen 13. artikuluan. jasotako kasuak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Udal artxibozainak horrela eskatuko balu, eskaera-orria inprimaki normalizatuan, argi azalduz eskatzen den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Eskaeraren aurkezpena.

      Alkatetzaren oniritzia udal zerbitzu teknikoen iritzia jaso ondoren.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - ARTXIBOA

      OHARRAK

      Alkateak espresuki eta idatziz emaniko baimenik gabe, eta beti ere, artxibozainak dagokion txostena egin ondoren, udal artxiboak eskuratutako edozein agiriren berrekoizpena egitea debekaturik dago.

      Agiriak argitaratuko balira, erreprodukzio eta/edo argitalpen guztietan, bai agiriaren jatorria (Ibarrako Udal Artxiboa), bai jabea (Ibarrako Udala), bai egilearen izena, ezaguna bada,argazkien kasuan, aipatu beharko lirateke.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)