Erroldan alta ematea jaiotza edo adopzioagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehen aldiz, Ibarrako Udaleko Erroldan jaioberri edo adoptatu baten izen ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Erregistro zibilean jaioberriari izena eman ondoren:

  • Jaioberriaren gurasoak: nortasun agiria, pasaportea edo AIZ eta familia liburua aurkeztuz
  • Ordezkariak:
    • ordezkari izendapenaren eredu normalizatua
    • gurasoaren NAN-aren kopia eta familia liburua aurkeztuz
  • Espresuki interesatuak baimenduriko pertsonak
    • gurasoaren baimen espresuaren eredu normalizatua
    • baimena eman duen gurasoaren NAN-aren kopia eta familia liburua aurkeztuz

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Familia liburua
  2. Jaiotza agiria
  3. Haurra adopzioan eman zaiola justifikatzen duen dokumentu originala eta kopia

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea
          2. Ibarrako biztanleen udal erroldan izena ematea
          3. Errolda ziurtagiria emango zaio interesatuari, izapidetzearen egiaztagiri modura

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          IDAZKARITZA - BIZTANLEEN ERROLDA

          OHARRAK

          Erregistro zibilean haurraren izena emateari buruzko informazioa izateko sakatu hemen.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)