Adin txikikoak atzerrira bidaiatzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adingabe bati bere gurasoek edo legezko tutoreak atzerrira bakarrik edo beste pertsona batekin bidaiatzeko emandako baimena

NORK ESKA DEZAKE?

Adingabeen gurasoak (aita eta ama edo tutoretza duenak)

* Derrigorrez udalean sinatu beharko dute baimena NANa erakutsiz

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Adingabearen guraso ahala duten pertsonak, aita eta ama edo tutoretza duen/duten pertsona/k bertaratu behar dira udalera, beren nortasun agiriarekin eta, adin txikiak balu, horren NANrekin ere.

Filiazioa eta guraso-ahala egiaztatzen duen Familia Liburua.

Behin atariko langileak baimen eskaera osatuta, haurraren tutoreek sinatu beharko dute.

Alkateak eta Idazkariak sinatzeko utziko da dokumentua eta hurrengo egunean, sinatu balute, eskura izango da dokumentua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 egun

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskaera udalean bertan, funtzionariaren aurrean, sinatu beharko dute haurraren ahala duten pertsona guztiek.

        Alkatearen sinadura jaso ondoren eskatzailearen etxebizitzara edo ikastetxera bidaliko da. Nahi izanez gero udalera hurbil daiteke eskatzailea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

        OHARRAK

        Indarrean dagoen NAN eta adingabearen baimena aurkeztea nahikoa den herrialdeak: Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxemburg, Mazedonia, Malta, Monako, Noruega, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekia, Eslovakia, Rumania, San Marino, Suedia eta Suitza.

        Baimenaren balio denboraldia 30 egunekoa da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)