Heriotza unean helbidean bizikidetza ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritar baten heriotza dela eta udal erroldan baja eman ondoren, ohiko helbide horretan, alta eta baja noiz eman den eta etxebizitzan bajaren eman den datan dauden inskripzioak ziurtatzen dituen dokumentua.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesatuek (frogatu beharko dute hildakoaren familiartekoak direla familia liburua aurkeztuz eta hildakoaren NANa aurkeztuz)
  • Espreski baimenduriko pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria
  • Hildako pertsonaren NAN-a edo fotokopia
  • Familia liburua
  • Bake epaitegiaren ziurtagiria heriotza gertatu dela agertzen duena
  • Baimena agertzen duen inprimakia
  • Etxebizitzan erroldaturik dauden pertsonen baimena

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: ez dagokio

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

          OHARRAK

          Derrigorrez etxebizitzan erroldaturik dauden pertsonen baimena beharko da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)