Historikoen ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsona batek Ibarrako udal erroldan erregistraturik dituen etxebiiztza edo datu aldaketak.

Pertsona bat erroldatu den urtetik (datuak 1981 urtetik aurrera ) hona, Ibarran egoitza izan duela egiaztatzen du, zeina beharrezkoa den hainbat prozedura izapidetzeko: judizialak, oinordekoen deklarazioak, kotizazio gabeko pentsio eskaerak...

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesatuak:
    • etxebizitzan bizi den pertsona adinez nagusia
    • eskatzailea adingabea bada, bere gurasoek eskatuko dute (aurrez adingabearen NANa aurkeztu beharko dute eta familia liburua)
  • Ordezkariak
  • Espresuki interesatuak baimenduriko pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANaren aurkezpena
  • Ordezkariak edo baimenduriko pertsonak eskatzen badu eskatzailearen NAN-aren fotokopia aurkeztu beharko du eta baimena emateko dokumentua ere aurkeztu beharko du.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: ez dagokio

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - BIZTANLEEN ERROLDA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)