Helbidea aldatzea biztanleen Udal Erroldan (Ibarrako udalerri barruan)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako Biztaleen Udal Erroldan izena emanda dauden herritarrek udalerri barruan helbidea aldatzen dutenean udalari egin behar dioten jakinarazpena da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo honen legezko ordezkariak
  • Etxebizitzaren jabea edo alokairu-kontratuaren titularrak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Identifikatzeko dokumentuak:

  • Espainiar herritartasuneko pertsonak:

Izena eman beharreko pertsonen nortasuna egiaztatzeko dokumentuaren jatorrizkoa (NAN, familia liburua NAN ez duten 15 urtetik beherakoen kasuan).

  • Atzerritarrak:

Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek pasaportearen edo beren herrialdeko nortasun agiriaren (indarrean) jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztu beharko dituzte eta, baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda daudela dioen ziurtagiria (bertan AIZ agertuko da). Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da.

Beste herrialdeetako herritar nazionalek Espainiako agintariek emandako bizileku txartelaren (indarrean) jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztu beharko dituzte. Bizileku txartelik ezean, beren herrialdeko pasaportea (indarrean) aurkeztu ahal izango dute. Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da.

Adingabekoen ordezkaritza.

Adingabe baten izena emateko edo helbidea aldatzeko gurasoetako batekin, hauek aurkeztu beharko dira:

  • Beste gurasoaren baimena
  • Baimenik ez dagoenean hau eskatuko da:
  • Errolda aldatu nahi duen gurasoari adingabekoaren zaintza esleitzen dion epaia.
  • Epairik ez dagoenean “erantzukizunpeko adierazpen” inprimakia bete eta nortasun agiriaren kopia erantsi beharko zaio.
  • Zaintza partekatua duten gurasoen adingabeko seme-alaben helbidea edo bizilekua aldatzeko:
  • Udalak gurasoen arteko adostasunaren dokumentu bidezko froga eskatu behar luke adingabekoaren helbidean aldaketarik egin aurretik (bizilekua aldatzeagatiko izen ematea, udalerrian bertan bizilekua aldatzea…) eta, elkarren arteko adostasuna frogatu ezin denean, hain zuzen ere erroldari buruz mintzatzen den ebazpen judiziala aurkezteko eskatu beharko du (2015eko ekainaren 30eko 7/2015 Legea, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa), eta ez du helbide aldaketarik egingo aurreko dokumenturen bat aurkeztu ezean.

Etxebizitzaren dokumentazioa

  • Etxebizitzaren salerosketa eskritura, berriki egin bada. Hala ez bada, udalak titulartasuna egiaztatu ahal izango du. (jatorrizkoa eta kopia)
  • Indarrean dagoen alokairu kontratua. Alokairu kontratua indarrean egongo ez balitz, alokairua ordaindu izanaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da. (jatorrizkoa eta kopia)
  • Erabiltzeko eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzio kasuetan, testamentuak, dohaintzak eta abar). (jatorrizkoa eta kopia)
  • Etxebizitza jabearen edo errentariaren baimena. Pertsona hori izena emandakoen artean ez badago, izen emate orria sinatuta eman beharko du baimena eta NANaren edo AIZren fotokopia erantsi beharko du. Era berean, baimena ematen duenaren etxebizitzaren jabetza edo erabiltzeko eskubidea egiaztatu beharko da.

Eskaera interesa duen pertsonak aurkezten ez duenean

  • Biztanleen Erroldan izapideak egiteko baimena eta aurkezten duenaren NAN edo AIZ (jatorrizkoa eta fotokopia), eta interesdunaren NAN edo AIZ (fotokopia)
  • Unitate arduradunak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
      2. Biztanleen Udal Erroldan izen ematea aldatzea
      3. Pertsona bakoitzaren errolda ziurtagiria ematea, izapidetzearen egiaztagiri modura
      4. Egiaztapena unean bertan egin ezin denean, eskaera egin eta berrikuspena egin zain geratuko da
      5. Ondorengo izen emate jakinarazpen edo ezezko ebazpen bitartez jakinaraztea gehienez ere 3 hilabeteko epean

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - BIZTANLEEN ERROLDA

      OHARRAK

      * Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrak

      • behin-betiko egoitza baimenik ez badute, bi urtean behin berritu beharko dute erroldako izen ematea
      • horrela ez egiteak, izen ematea iraungitzat jotzeko arrazoi bezala ulertuko da (1985eko apirilaren 2ko 7/1985 legearen 16.1 artikulua, 2. paragrafoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena).

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)