Errolda ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako udalerrian bizi diren pertsonen egoitza egiaztatzeko agiria da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesatuak:
    • helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den pertsonak
    • helbidean bizi dena adin txikia bada, adin txiki horren gurasoak (adin txikiaren NAN-arekin eta familia liburua aurkeztu beharko du).
  • Interesatuaren ordezkariak
  • Espresuki interesatuak baimenduriko pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Interesatuak: nortasun agiria, pasaportea edo AIZ
  • Ordezkariak:
    • ordezkari izendapenaren eredu normalizatua
    • interesatuaren NAN-aren kopia
  • Espresuki interesatuak baimenduriko pertsonak
    • interesatuaren baimen adieraziaren eredu normalizatua
    • interesatuaren NAN-aren kopia

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138

    Telefonoz:
  • 943 671138
    Ibarrako Udala
    943 671138

      Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
    • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
      San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: ez dagokio

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    AUKERA DESBERDINAK:

    1. AURREZ AURRE : Aurkeztu beharreko dokumentuak aurkeztu eta une berean emango da ziurtagiria.
    2. HELBIDERA IGORTZEKO ESKAERA: telefonoz edo telematikoki eskaera egin eta eskaera egiaztatu ondoren, posta arruntez bidaliko zaizu ziurtagiria erroldan ageri den helbidera (adin-txikiko baten errolda eskatzen bada frogatu behar da gurasoA dela eskaera egiten duen pertsona: igorri beharko du famili liburuaren kopia eta NAN-aren fotokopia). Eskaera jaso eta hurrengo 4 lanegunen barruan izapidetuko da.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)