Hileta edo omenaldi zibilak ospatzeko udal lokalak erabiltzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako Udalerrian hildakoei hileta ospakizun edo omenaldi zibilak egiteko udal lokalak erabiltzeko baimena eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Senitarteko edo edozein pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ospakizuna egiteko baimena eskatzen duenaren NAN-a
  • Hildako pertsonaren izen-abizenak eta heriotz ziurtagiria

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak beregain hartzen du gestioaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, eskaneatzea eta egiaztatzea eta eskaera erregistratzea.
      2. Agiri moduan kopia zigilatu bat ematea, agiriak erregistratzeko normalean izaten den prozedurari jarraiki.
      3. Eskaera alkateari bidaltzea.
      4. Espediente administratiboa irekiko da.
      5. Eskaerak zehaztutako baldintzak betetzen ez baditu interesdunari lehenbailehen eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, ekitaldiaren aurretik edo ondoren.
      6. Alkatearen ebazpena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      Oro har, ospakizun hauek Ibarrako Udalak erabakiko du nun egingo diren.

      Administrazioak, ahal duen neurrian, eskaeran zehaztutako eguna eta ordua errespetatuko ditu, eta eskaerak egin diren ordena hartuko da kontuan horretarako. Ordena hori aldatu ahal izango da aparteko kasuetan eta horretarako arrazoi nahikoa dagoenean.

      Hileta edo omenaldi zibila ospatzeko ordutegia ondokoa izango da: 9:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara. Zeremoniak, gehienez, berrogeita bost minutu iraungo du.

      Udal lokalen zainketa egokia bermatzeko, zeremonian parte hartuko dutenek ez dute berorietan kalterik edo galerarik eragin dezakeen inolako ekintzarik egingo. Hildakoaren senitartekoek edo adiskideek udal eraikina apaindu nahi badute edo modu bereziren batean egokitu nahi badute, aurrez eta nahikoa denboraz Udaleko arduradunari horren berri eman beharko diote, hartu beharreko erabakiak har ditzan; hala ere, lekuaren harmonia eta ezaugarriak errespetatu beharko dituzte beti, eta sor daitezkeen gastuak beren gain hartu beharko dituzte. Ekitaldia egiteko zerbitzu osagarriak interesdunaren kontura eta kargura izango dira, baina, betiere,Ibarrako Udalak ikuskatu ahal izango ditu.

      Eskaera egiten duen pertsonak hileta edo omenaldi zibila egiteko espazio publikoa erabili nahi badu, eskaeran hori ere zehaztu beharko du. Baita Ekitaldiaren deskribapen laburra, eta beharko duten materialarena (megafonia, mahaiak, aulkiak, etab.). Udalak erabili nahi den espazio publikoa hesituko du, lehenago zehaztutako eskubideak eta betebeharrak betetzen badira, betiere.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)