Jarduera titulartasun aldaketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera bat (ostalaritza, merkataritza, zerbitzuak, industria…) eskualdatzea, hau da, aurreko titularraren ordez eskatzaile berriaren izenean jarri izana jakinaraztea.

Jarduerak hamabi (12) hilabetez baino gehiagoz itxita egon bada (Ekonomia Jardueren gaineko Zergan bajan emanda), lizentzia iraungitako lizentziatzat joko da eta beste lizentzia bat eskatu beharko da jarduerari berriz ekiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Lehenagotik irekita egon den edo irekita dagoen eta legeak agindutako baimena dituen merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat ireki nahi duen edozein pertsona fisikok edo juridikoak, edo bere ordezkari legalak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan Alta.
  • Baimen sektorialak:
    • Industriak emandako zerbitzua abian jartzeari buruzko agiria.
    • Osakidetzaren osasun baimean: janari dendak, ostalaritza…
  • Suteen kontrako babes-instalazioen mantentze kontratua.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      0224 - Titulartasun aldaketa - Besteak
      Tarifa bakarra204,40 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Behin jardueraren titulartasuna eskualdatuz gero, udal teknikariek ikuskapen bisita bat egingo dute lizentzia jasotako baldintzak eta neurri osagarriak betetzen direla egiaztatzeko.
      • Ikuskapenaren ondorioz edota espedientea aztertzerakoan ikusiko balitz badagoela bete gabe edo izapidea amaitu gabe dagoen baldintzarik, errekerimendurik, obrarik edo horrelakorik, betebehar horiek lizentziarekin batera eskualdatuko zaizkio titular berriari.
      • Baldin eta erregulatzeko proiektuak aurkezteko eginbidea betetzen ez bada, Udalak aginduko du beharrezko neurri zuzentzaileak har daitezela, egoki iruditzen zaizkion badaezpadako neurriak ezartzeko eskubideari utzi gabe.
      • Udalak eskubidea du beste edozein motako dokumentazio osagarria eskatzeko , tramitea behar bezain zuzen kudeatu ahal izateko.

      Udal tramiteak:

      • Alkatetzaren ebazpena titulartasun aldaketari dagokion tasaren kitapenarekin.
      • Tasaren kitapena
      • Jakinarazpena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OBRA ETA ZERBITZUAK - OBRA ETA ZERBITZUAK

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)