Bide publikoan terrazak, mahaitxoak eta bestelakoak jartzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan terraza eta mahaitxoak nahiz gainontzeko osagarriak jartzeko lizentzia: Eguzkitakoak, erlaitzak, aldeetatik itxi daitezkeen olanak, saihetsetako babesak, argindarra eta abar; eta negozioaren parte gisa, zuzenean bide publikoan, lokal edo establezimenduaren salmentarako- artikuluekin lurzorua erabiltzeko lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Lanean jardun ahal izateko udal lizentzia
  • Planoa, krokisa edo marrazkia, argi adieraziko duena:
    • Okupatuko den azalera; mahai aulki eta gainerako banaketa.
    • Fatxadaren luzera, geratzen diren espazio libreen zabalera
    • Hiri elementuen kokapena (trafiko seinaleak, zuhaitzak, eserlekuak, zutabeak, hiri-altzariak…)
    • Udal zerbitzuen kokapena: kutxatilak, sute-ahoak, ur hornidura, saneamendua, gasa….

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      032 - Mahaiak, mahaitxoak, aulkiak, zoladurak, loreontziak, eguzkitakoak edo antzeko instalazioak
      Mahaia eta 4 aulki 3,24m261,32 € Urteko / Al aņo Mahaia/Mesa
      Upelak40,88 € Urteko / Al aņo Mahia/Mesa

      Ezin izango da terraza jarri tasak ordaindu arte.

      Fidantza: Betebeharrak beteko direla bermatzearren, goian ezarritako epe berdinean, baimendutako instalazioa jartzeko dagokion tasaren %25a eskudiruz ordaindu beharko du fidantza gisa.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: zehaztu gabe
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaera eta gainontzeko agirien aurkezpena
      2. Txosten Teknikoa
      3. Alkatetzaren ebazpena lizentzia onartuz edo ezetsiz
      4. Tasaren kitapena
      5. Jakinarazpena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OBRA ETA ZERBITZUAK - OBRA ETA ZERBITZUAK

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)