Arriskugarritasuna duten animaliak izateko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsu izan daitezkeen txakurren lizentzia lortzea.

Ondorengo arrazak edo gurutzatzeak dute potentzialki arrriskutsu izaera:

  1. Pit Bull Terrier
  2. Staffordshire Bull Terrier.

  3. American Staffodshire Terrier.

  4. Rottweiler.

  5. Dogo Argentino.

  6. Fila Brasileiro.

  7. Tosa Inu.

  8. Akita Inu.

Izaera hori izango dute, halaber martxoaren 22ko 287/202 Errege Dekretuaren II Erasnkinak jasotako guztien edo gehienen ezaugarriak dituztenek.

NORK ESKA DEZAKE?

18 urte baino zaharragoko ibartarrak, betiere , 278/2002 Errege Dekretuak eta 199/50 legeak ezarritakoa betetzen badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera inprimaki normalizatuan
  • Zigor-aurrekaririk ez dueneko ziurtagiria Gobernuaren Ordezkariordetzak emana (Udaleko Bake Epaitegian tramita daiteke)
  • Zinpeko aitorpena non adierazten den ez duela zigorrik arau-hauste astun edo oso astunengatik, abenduaren 23ko 50/1999 legeak, arriskutsu izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzkoak ,13.3 art.an aurreikusitakorik.Dena den, lizentzia lortzeko edo berritzeko eragozpena ez da izango berau aldi batez eten izana, betiere, eskaera unean zigorra bete baldin bada bere osotasunean.

Jatorrizko agiriak edo konpultsatzeko kopiak:

  • Eskatzailearen NAN
  • Eskatzailearen bi argazki, koloretan eta NAN neurrikoak.
  • Gaitasun fisiko eta psikologikoaren ziurtagiria, EAEn baimendutako errekonozimendu zentro batek emana, lizentzia eskatu denetik 12 hilabete lehenago.
  • Txakurraren errolda inprimakia.Eskaerarekin batera ez bada aurkezten, lizentzia lortu eta hurrengo 15 egunetan aurkeztu beharko da.
  • Hirugarrenei kalteak eragiteagatik erantzukizun zibileko aseguru poliza, 120.000€ baino estaldura handiagoa duena.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskaera aurkeztea
        • Alkatearen ebazpena,lizentzia ematen edo ukatzen duena arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko.
        • Animaliaren inskripzioa arriskutsu izan daitezkeen animalien Udal Erregistroan.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        INGURUMENA, MERKATARITZA ETA NEKAZARITZA - INGURUMENA

        OHARRAK

        Lizentziak 5 urterako balio du eta beste 5 urtez berritu daiteke. Lizentzia indargabetuko da eskatzaileak berau lortzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzeari uzten badio.

        Titularrak lizentzian ageri diren edozein daturen aldaketaren berri eman beharko dio Ibarrako udaleko ingurumen teknikariari, hamabost eguneko epean, aldaketa izan denetik kontatzen hasita.

        Uhala edo katea erabiltzea derrigorrezkoa da, ez luzagarria, bi metro baino motzagoa eta homologaturiko muturrekoa, bere arrazari dagokiona. Pertsona bakoitzak ezingo du txakur horietako bat baino gehiago eraman.

        Beharrezko da gainean eramatae arriskutsu izan daitezkeen animalien lizentzia, eta agintaritzak eskatutakoan erakutsi egin beharko da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)