Herri bide eta baso pisten erabilera lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal jabegoko pista edo landa-bideak erabiltzeko lizentzia egurra atera eta garraiatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ibilbidea (lursaileko planoak)
  • Lanen iraupena
  • Garraiobidearen ezaugarriak: tonaje, ardatz...

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      037 - Udal eta landa bideen erabilera bereziengatik tasa
      Kuota0,19 €/m3 Km-ko - €/m3 y Km recorrido
      Egurra ateratzeko edo lur egokitzapena 2000m3 bitarte75 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      • Udalarenak diren bideen eta baso pisten erabilera arautzen duen ordenantza -

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Udalak aldez aurretik jasotzen du FAtik baso aprobetxamendurako baimena eman den berri.
      • Eskatzaileari eskatzea aurkezteko udal jabegoko pista edo bidea erabiltzeko lizentzia eskaera.
      • Eskaera aurkeztea
      • Ingurumen teknikariaren txostena lizentzia onesten edo ezesten duena.
      • Alkatearen ebazpena lizentzia emateko edo ukatzeko. Bertan jasoko dira ezarritako baldintzak, hala nola zer fidantza ezarri behar den sor daitezkeen kalteei erantzuteko.
      • Fidantza ezartzea
      • Tasa ordaintzea udal jabegoko bide edo pistak erabiltzeagatik.
      • Lana amaitutakoan interesdunak eska dezake itzultzeko ezarritako fidantza. Fidantza hori itzuliko da udal teknikariak txostena egiten duenean esanez ez dagoela udalak exijitu beharrekorik edo erreklamaziorik.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      INGURUMENA, MERKATARITZA ETA NEKAZARITZA - INGURUMENA

      OHARRAK

      kamioien gehienezko zama, berea gehi karga, ez da izango 20 Tm baino handiagoa ( landa-bideak eta baso pistak direnean 26 Tm) eta 3 ardatz baino gutxiago izango ditu.

      Gehienezko abiada 30km/orduko izango da.

      Interesdunak udalari jakinarazi beharko dio lanak noiz hasiko eta bukatuko diren, eta baita kalteen konponketa, halakorik izan bada.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)