Ekintza baten antolakuntzarako edalontzi eta plater birrerabilgarrien eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari eskatzea udal jabegoko edalontzi eta plater berrerabilgarriak jartzeko herritaren eskura.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesa duena ekintza bat antolatzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Arduradunaren datuak emango dira, kontu korronte zk. eta eskatzen den material zehatza.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      FIDANTZA: Eskaturiko edalontzi eta plateren %10.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaera aurkeztea
      2. Udal zerbitzuen txosten teknikoa
      3. Udal zerbitzu teknikoek ezarritako zenbatekoaren ordainketa.
      4. Fidantza ezartzea
      5. Udal zerbitzuen txosten teknikoa materialaren itzulketaz
      6. Alkatearen ebazpena.
      7. Fidantza itzultzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      INGURUMENA, MERKATARITZA ETA NEKAZARITZA - INGURUMENA

      OHARRAK

      Materiala udal lokalean jaso eta entregatuko da, Aranzazu kalean, udal brigadaren lan orduetan , udal brigadako langilearekin hitzartuko baita eguna eta ordua.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)