Lur betetzeak egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Betelanak egiteko lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko nahiz juridiko edo bere legezko ordezkariak, aurretik GFAko baimena baldin badu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Otsailaren 24ko 49/2009 dekretuak hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak ezarritakoa( 2009ko martxoaren 18ko EHAA, 54 zk) III Titulua, 26 art.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      131 - Eraikuntza,instalazio edo obra mota
      Obra txikiak4,50 %
      Obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak4,75 %
      Ustiategiak dituzten baserriak berritzea2 %
      Ustiategiak dituzten nekazaritza edo abeltzaintza eraikinen eraikuntza berriko obrakSALBUETSITA - EXENTAS
      Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategirik ez duten baserriak berritzeko obrak4,75 %
      Apattaerrekako industria-eremuko obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak5 %
      Etxebizitzak eraikitzeko obrak Berriak3 %
      Traba arkitektonikoak ezabatzeko eta igogailuak instalatzeko obrakSALBUETSITA - EXENTAS

      Oro har, aitorturiko aurrekontuaren edo udal teknikoak eginiko balioespenaren 5 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: zehaztu gabe
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaera aurkeztea
      2. Udal arkitektoaren txosten teknikoa
      3. Ingurumen teknikoaren txostena.
      4. Ingurumen batzordearen irizpena.
      5. Alkatearen ebazpena edo Gobernu Batzordearen akordioa lizentzia ematen duena eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak ezartzen dituena.
      6. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren (EIOZ) behin-behineko kitapena.
      7. Lanak amaitutakoan, interesdunak eska dezake fidantza itzultzeko.
      8. Lanak begiratu ondoren, udal arkitektoak eta ingurumen teknikariak txostenak egingo dituzte, eta horien arabera alkateak aginduko du fidantza itzultzea edo ez.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      INGURUMENA, MERKATARITZA ETA NEKAZARITZA - INGURUMENA

      OHARRAK

      Obrak 8:00ak eta 21:00ak bitarte egingo dira eta jaiegunetan ezingo da lanik egin udalaren berariazko baimenik gabe.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)