Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehen aldiz erositako ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea. Ibilgailua Trafiko Buruzagitzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da. Era berean, aldi batez egon diren ibilgailuei alta eman zaienean ere egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikoakk edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Identifikazio-agiriak:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea,ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen,gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      111 - Autoak
      9 zaldi-indar baino gutxiagokoak35,88 €
      9 - 11,99 zaldi indarrekoak71,78 €
      12 - 13,99 zaldi indarrekoak141,95 €
      14 -15,99 zaldi indarrekoak215,28 €
      16 - 19,99 zaldi indarrekoak295,60 €
      20 zaldi indar eta gehiagokoak361,29 €
      112 - Autobusak
      21 eserleku baino gutxiagokoak171,16 €
      21 - 50 eserleku artekoak243,78 €
      50 eserleku baino gehiagokoak304,72 €
      113 - Kamioiak
      Karga erabilgarria <1.000 kg86,87 €
      K.e. 1.000kg tik -2.999 kg -ra171,16 €
      K.e 2.999Kg-tik -9.999 kg ra243,68 €
      K.e > 9.999 kg304,72 €
      114 - Traktoreak
      16 zaldi-indar fiskal baino gutxiagokoak36,31 €
      16 - 25 zaldi indarrekoak57,06 €
      25 zaldi indar baino gehiagokoak171,16 €
      115 - Ibilgailuek arrastatzen dituzten atoiak eta erdi-atoiak
      1.000 baino gutxiago eta 750 kg. baino gehiagoko karga erabilgarria dutenak36,31 €
      1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak57,06 €
      2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak171,16 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Errenta Sailak geroago berrikusi egin beharko du autolikidazioa.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OGASUNA - ERRENTAK

      OHARRAK

      • Ibilgailuaren zerga hurrengo urteetarako helbideratu daiteke, helbideratzeen eredua beteta (ikusi “Zergak helbideratzea” prozedura).
      • Ibilgailua zerga ordaintzetik salbu dagoen edo hobariren bat dagokion egiaztatzea komeni da eta, horrela bada, dagokion prozedura egingo da.
      • Errenta sailak egindako berrikuspenak beste likidazio bat sor dezake.
      • Udal-zergaren alta da, ibilgailuaren alta Trafiko Zuzendaritzan egiten da.
      • Legeak, ibilgailuaren titularraren udalerrian ordaindu behar dela dio.
      • Ibilgailuari zergaren sortzapenaren ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak eskatu ahal izango du itzultzeko baja- datatik urte amaierara dagoen denboraldiari proportzioan dagokion zenbatekoa .

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)