Ibarrako kiroldegia: Kiroletakoak diren jardueretarako erabilpenentzat baimenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kirol jarduerak egiteko, Belabieta kiroldegiko kantxa edo frontoi instralazioak erabiltzeko baimena eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko, erakunde nahiz elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

A.- Behin-behineko baimena: Jarduera ospatu baino 45 egun lehenago

1.- Eskaera orria egoki erregistratua

2.- Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakudeen Erregistroaren izen-emate kopia (baldin eta Udalak bere esku ez baditu jada)

Aurkezpen honen bidez behin-behineko baimena lortuko da Alkate Dekretu bidez. Behin-behineko baimenean jarduera ospatu baino 3 egun lehenago (gutxienik) aurkeztu behar den dokumentazioaren berri emango da

B.- Behin betiko baimena lortzeko derrigorrez (3 egun lehenago) aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.- Ekitaldiaren erantzukizun zibileko aseguruaren polizaren kopia, Udalak baimenean zehaztutako kopuruarengatik:

  • 350 pertsonako aforoa: 125.000€
  • 700 pertsonako aforoa: 250.000€

2. Udal instalazioen larrialdi plana betetzeko beharrezko informazioa:

2.1. Larrialdietako taldearen izendapena:

Kontrol taldea

Hasierako esku-hartzerako taldea

Huste eta alarma taldea

Lehen laguntza taldea.

2.2. Larrialdietako taldeari lan arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza eman izanaren ziurtagiriak interesatu bakoitzak sinatua

3. Kantxa edo frontoia erabili ahal izateko tasen ordainketa egin izanaren justifikantea

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      0324 - Kantxa alokairua
      Argi artifizialik gabe17,60 € ordu edo ordu-zatia /por hora o fracción
      Argi artifizialarekin25,30 € orduko edo ordu-zatia / por hora o fracción
      24 orduko kirol ospakizunak398,13 €
      Egun erdiko kirol ospakizunak199,07 €
      24 orduko gaiontzeko ospakizunak450,00 €
      Egun-erdiko gainontzeko ospakizunak225,00 €
      0325 - Frontoi alokairua
      Argi artifizialik gabe4,40 € ordu edo ordu-zatia / hora o fracción
      Argi artifizialarekin6,60 € ordu edo ordu-zatia / hora o fracción
      24 orduko kirol ospakizunak398,13 €
      Egun erdiko kirol ospakizunak199,07 €
      24 orduko gainontzeko ospakizunak450,00 €
      Egun erdiko gainontzeko ospakizunak225,00 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaera erregistratua aztertuko da
      2. Teknikaria azterketa egin
      3. Alkate Dekretu bidez erabaki behin-behineko baimena
      4. Jakinarazi
      5. Behin betiko baimena lortzeko behin-behineko baimenean eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dira jarduera burutu baina 3 egun lehenago gutxienik. Egoki aurkeztuz gero, behin betiko baimena bihurtuko da. Egoki aurkezten ez bada, 3 egun baino gehiago badaude, aukera emango da egoki aurkezteko.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      EUSKARA, HEZKUNTZA eta KIROLA - KIROLA

      OHARRAK

      Behin behineko baimena: eskaera aurkeztu eta 15 eguneko epean.

      Behin-behineko baimena behin betiko bilakatuko da automatikoki eskatutako agiriak aurkeztutakoan. Agiri hauek ekitaldia egin baino 3 egun lehenago egon beharko dute kiroldegiko arduradunaren esku. Horrela ez balitz, baimena bertan behera geldituko litzateke.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)