Kukumiku haur eskolako matrikulazio gastuentzako diru-laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako kukumiku Haur Eskolan egon diren haurren matrikula gastuak diruz laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Kukumiku Haur Eskolan matrikulatutako haurren familiek edo legezko ordezkariek. Umeak Ibarran erroldatuta egon beharko du haur eskolan dagoen bitartean

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia
  • Haurreskolak partzuergoaren ziurtagiria, non ziurtatzen den noiz matrikulatu den umea, zein kuota ordaintzen duen eta ikasturteko ordainketa guztiak eginda dituen.
  • Familia liburuaren kopia
  • Diru ordainketa egingo den kontu korrontearen titulartasuna ziurtatzen duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Umea matrikulatuta egon den hilabete bakoitzeko, ordaindutakoaren honako ehunekoa emango zaio interesdunari:

      91€/hilean %40

      118 €/hilean %40

      140 €/Hilean %25,80

      180 €/Hilean %25,80

      160 €/Hilean %22,30

      208 €/ Hilean %22,30

      Kopuru horien umea matrikulatuta egon den hilabete kopuruarekin biderkatuko da diru laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko.

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzordea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      EUSKARA, HEZKUNTZA eta KIROLA - HEZKUNTZA

      OHARRAK

      Diru-laguntza eskatzeko baldintzak:

      1. Familia unitatea gutxienez ikasturtearen hasieraz geroztik, Ubarran erroldatuta egotea eta Udalarekin zorrik ez izatea.
      2. Haurra edo haurrak ikasturtean zehar Kukumiku Haur Eskolan matrilulatua egotea.
      3. Matrikulatuta egon den bitartean ordainketa guztiak eginak edukitzea.
      4. Xede bererako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)