Oporretan Euskaraz udalekuetan izen ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako udalak antolatutako udaleku irekia. 4 eta 1o urte bitarteko haurrei zuzenduta, udako oprraldian eta jolas giroan euskara maila mantentzen edo hobetzen joan daitezen.

NORK ESKA DEZAKE?

4 eta 10 urte bitarteko haurrek (urtean zehar batetzen dituztenak ere). Ibarran erroldatutakoek izango dute lehentasuna

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria beteta
  • Prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu korrontearen banku-agiria
  • Karnet tamainako argazkia
  • Osasun txartelaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

Ez dagokio

ZENBAT KOSTATZEN DA?

0341 - "Oporretan Euskaraz" tarifa
Haur bat59,48 €
Bi haur €87,24 €
Hiru haur edo gehiago111,04 €

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 15 egun

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Behin izen-ematea bukatzen denean, udalekuetako monitoreek bilera bat egingo dute gurasoekin eta bertan azalduko zaie zein izango den udalekuaren programazioa eta zein behar izango dituzten (jardueretarako arropa, hondartzara irteerak...).

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

EUSKARA, HEZKUNTZA eta KIROLA - HEZKUNTZA

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)