Euskarazko web-guneei diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako kultura, kirol, aisialdi, enpresa, merkataritza eta ostalaritzako edukiak, eta, oro har, publiko zabalari interesgarri gerta dakiokeen edozein informazio euskaraz eta informazio teknologien bidez hedatzeko diru-laguntzak ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibarran egoitza soziala duten eta Kultur, Kirol, aisialdi, enpresa, merkataritza eta ostalaritza esparruetan proiektu edota informazioa euskaraz sustatu eta aurrera eramaten dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera orria, behar bezala beteta.
  2. Titularraren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Identifikazio Fiskalerako Kodearen kopia.
  3. Faktura originala eta ordainketa agiriak.
  4. Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-laguntza eskaeren zein jadanik emandako diru-laguntzen gaineko aitorpena.
  5. Eskatzaileak duen bankuko kontuaren titularitatea egiaztatuko duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.- Euskara eta Hezkuntza batzordeak deialdia onartzea.

      2.- Gobernu batzordeak deialdia onartzea.

      3.- GAOn argitaratzea.

      4.- Eskaera epea irekitzea.

      5.- Eskaera eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

      6. Euskara zerbitzuaren txostena.

      7. Alkate dekretua diru-laguntza kopurua ebazten duena.

      8. Udal kontuhartzailetzatik luzatuko da ordainketa agindua onartutako diru-laguntza zenbatekoarekin

      9. Izangaiei diru-laguntzaren zenbatekoa jakinaraztea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzordea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      EUSKARA, HEZKUNTZA eta KIROLA - EUSKARA

      OHARRAK

      Honako web gune hauek baztertuko dira diru-laguntza emateko orduan:

      - Web gune pertsonalak.

      - Edozein herri erakunderi lotutako enpresa, talde, elkarte eta abarretako guneak.

      - Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa duten web orriak.

      - Beren edukietara sartzeko edozein muga jartzen duten web orriak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak.

      - Helburu honexetarako lehendik diru-laguntza jaso duten web orriak.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)