Izen-ematea Gazte Zulo udal zerbitzuan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako haur, nerabe eta gazteei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaro eta gaztetasunaz gozatzeko eta herrian parte hartzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzen duen doako zerbitzua da.

Haur, nerabe eta gazteen motibazioetatik abiatuz, beraien gaitasunak landu eta berriak eskuratzeko espazioak eskaintzen dira, herritar parte hartzaile aktibo bilakatu daitezen saiatuz.

Gazte Zulo zerbitzua asteartetik larunbatera arratsaldez eskaintzen da. LH1 ikasturtetik aurrerako taldeak adin tarteka banatzen dira eta eskaintzen den programazioa eta dinamikak adin tarteetara egokitzen dira.

NORK ESKA DEZAKE?

6 urtetik gorako haur, nerabe eta gazteek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udala
    10:00 - 13:30
    943 675172 - gaztezulo@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Izena ematea egiaztatu
          2. Interesdunen taldekako zerrendak osatu
          3. Gehienezko kopurua gainditzen duten taldeak osatzeko zozketa publikoa gauzatu
          4. Kanporatuak suertatzen diren interesdunen taldekako itxaron zerrenda osatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KULTURA ETA GAZTERIA - GAZTERIA

          OHARRAK

          MATRIKULA EPEA: Irailean, urtero zehaztuko diren datetan. Eskaerak gehiago badira taldeetan dauden plazak baino, interesdunen zerrendak osatuko dira, eta matrikula-eskubidea zozketa bidez erabakiko da. Kanporatuak suertatzen diren interesdunekin itxaron zerrenda osatuko da. Ikasturte bakoitzean, zozketa publikoaren data aurretik jakinaraziko da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)