Barrakak jartzeko lizentzia eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan barrakak eta atrakzioak jartzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Barraka edo atrakzio salmenta-postuaren titularrak edo haren legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Behar bezala betetako eskari-orria. Oro har, okupazioa baino hilabete lehenago aurkeztu behar da, honako dokumentazioarekin:
    • Eskatzailearen NAN, pasaporte edo identifikazio agiriaren kopia.
    • Titularren zerrenda
    • Jardueraren datuak (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, IFZ, etab.).
    • Segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazio teknikoa, gutxienez, atrakzioaren deskripzioari eta muntatzeko, mantentzeko, kontserbatzeko eta erabiltzeko instrukzioei dagokienez.
    • Atrakzioaren urteko berrikuspen-ziurtagiria, teknikari tituludun eskudunak edo ikuskatze-erakunde egiaztatuak egina, UNE EN 131814:2006 arauak (feria edo atrakzio-parkeetako makineriari eta egiturei buruzkoak) edo hura ordezten duen araudiak agindutakoaren arabera.
    • Erantzukizun zibileko asegurua kontratatu izanaren egiaztagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak edo haren ordezko araudiak zehaztuta bezala.
    • Behin-behineko instalazio elektrikoaren buletina.
    • Muntaketaren segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria, eskumena duen teknikari tituludunak edo ikuskatze-erakunde egiaztatuak egina.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138
  • Ibarrako Kultur Etxea
    Euskal Herria kalea 44 20400 Ibarrako Udala
    10:00 - 13:00, 16:30 - 20:00
    943 670399

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        035 - Behin behineko okupazioa
        Tarifa m2 ko eta eguneko0,83 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
        2. Eskatutako leku eta datan bateraezintasunik ez dagoen programatuak dauden beste jarduketa batzuekiko baieztatu.
        3. Eskumena duen organoaren txostena.
        4. Eskumena duen organoaren ebazpena.
        5. Kontu-hartzailetza arlora bidali hark likidazioa egin dezan (jaiegunetan ordainketa jaiak hasi aurretik egingo da).
        6. Ebazpena interesdunari jakinarazi.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA ETA GAZTERIA - KULTURA

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)