Kaleko salmenta-posturako baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan salmenta-postuak jartzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Salmenta-postuaren titularrak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Jardueraren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko aseguru poliza eta ordainagiriaren kopia.

Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala betetako eskari-orriaren bidez. Oro har, okupazioa baino 10 egun lehenago aurkeztu behar da; baina jaietan hilabete lehenago. Honako xehetasun hauek adierazi behar dira:

  • Eskatzailearen datu pertsonalak.
  • Salgaien deskribapen zehatza.
  • Eskatutako kokalekua.
  • Instalatu beharreko postuaren ezaugarri zehatzak: neurriak eta azalera (m2).
  • Ezarritako baldintzak betetzen direla adieraztea.
  • Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duten agiriak izatea jarduera hasten denetik aurrera.
  • Baldintza horiek betetzea jarduerak dirauen bitartean.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan dagokion atalean altan egotea, eta tarifaren ordainketan egunean egotea, edo salbuetsita egonez gero, zergapekoen erroldan altan egotea.
  • Egunean izatea Gizarte Segurantzari dagozkion kotizazioen ordainketak.
  • Egoitza- eta lan-baimenen arloan ezarritako betebeharrak betetzea, hala badagokio.
  • Salmenta ibiltari edo ez sedentarioaren bidez saltzen diren gaiek dagozkien araudian ezarritako baldintzak betetzea.
  • Elikagaiak salduz gero, elikagaien manipulatzaile txartela izatea; eta, hala badagokio, baita osasun-baimena ere.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, edo hala badagokio zergapekoen erroldan, altan egotea eta ordainketak egunean izatea egiaztatzeko bi aukera ditu: hark berak egiaztatzea edo Udalari datu horiek egiaztatzeko baimena ematea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138
  • Ibarrako Kultur Etxea
    Euskal Herria kalea 44 20400 Ibarrako Udala
    10:00 - 13:00, 16:30 - 20:00
    943 670399

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      035 - Behin behineko okupazioa
      Tarifa m2 ko eta eguneko0,83 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Erantzunkizun-aitorpena onartzen da?: Bai
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu.
      2. Eskatutako leku eta datan bateraezintasunik ez dagoen programatuak dauden beste jarduketa batzuekiko baieztatu.
      3. Eskumena duen organoaren txostena.
      4. Eskumena duen organoaren ebazpena.
      5. Kontu-hartzailetza arlora bidali han likidazioa egin dadin (jaiegunetan ordainketa jaiak hasi aurretik egingo da).
      6. Ebazpena interesdunari jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KULTURA ETA GAZTERIA - KULTURA

      OHARRAK

      Jaietan gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin egin behar da eskaera

      - Lizentziak eragina izango du tasak ordaindutakoan.
      - Ferietan eta herriko jaietan:

      - Eskaria hilabete lehenago egin beharko da, baina eskariak ebatzi ondoren postuak esleitzeko geratuz gero, postu libre horietarako eskaria egin ahal izango da instalazioa hasten den egunean bertan.

      - Baldin eta onartutako eskariak eskainitako postuak adina badira edo gutxiago, postu horiek modu zuzenean esleituko dira; eta eskari kopurua handiagoa bada, zozketa publikoa egingo da, eta gainerakoak eskatze hurrenkeraren arabera, itxaron zerrendan geratuko dira, beti ere, postuen dibertsifikazioa kontuan harturik.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)