Txontxo udal lokalak puntualki erabiltzeko baimen eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal jabegoko Ibai Gain 4 helbidean kokatzen diren “Txontxo” udal lokalen egun bakarrerako erabilera -edo ordu batzuetarako- baimena eskaera (bilerak, biltzarrak, …). Gehienezko erabiltzaile kopurua:

  • Bilera gela 1: 15 pertsona
  • Bilera gela 2: 21 pertsona
  • Bilera gela 3: 33 pertsona

NORK ESKA DEZAKE?

Herriko bizitzarekin zerikusia duten jarduerak egiteko lokala behar duten Ibarrako irabazi asmorik gabeko pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek, telematikoki derrigorrez).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138
  • Ibarrako Kultur Etxea
    Euskal Herria kalea 44 20400 Ibarrako Udala
    10:00 - 13:00, 16:30 - 20:00
    943 670399

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      • Doan irabazteko asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoak.
      • Giltza elektronikoa jasotzeko 8,00 € fidantza

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Erabilgarritasuna begiratu
      2. Erreserba konfirmatu

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KULTURA ETA GAZTERIA - KULTURA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)