Eremu publikoan antolatu nahi diren ikuskizun publikoak, jendaurreko jarduerak eta jaiak antolatzeko baimen eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eremu publikoan gauzatu nahi diren kultur, jai, kirol edota interes orokorreko ikuskizunak eta jarduerak antolatu ahal izateko lurzoru publikoa erabiltzeko baimena eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ekitaldiari buruzko informazioa (eguna, ordutegia, kartela,...)

Aurkezteko epea: ekitaldia baino hilabete lehenago

Behin betiko onarpenerako: ekitaldia gauzatu baino 7 egun lehenago, honako agiriak:

  • Hala badagokio, instalazioek segurtasun, sendotasun eta osasunari buruzko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen dituzten agiriak.
  • Hala badagokio, larrialdietarako plana.
  • Erantzukizun zibilaren poliza eta ordainagiriaren kopia.

Aukerakoa:

  • Udalaren materiala edo baliabideak behar izanez gero, materiala eskatzeko E033 orria bete.
  • Ekimenaren ezaugarrien arabera, eskatu ahal izango dira dokumentu osagarriak jardueraren, instalakuntzen eta herritarren segurtasuna bermatzen dela ziurtatzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138
  • Ibarrako Kultur Etxea
    Euskal Herria kalea 44 20400 Ibarrako Udala
    10:00 - 13:00, 16:30 - 20:00
    943 670399

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaera erregistratua jaso
      2. Jardueraren arloko teknikariaren txostena
      3. Hala badagokio, Eusko Jaurlaritzako organo eskudunaren nahitaezko txostena
      4. Ebapezna eta jakinarazpena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KULTURA ETA GAZTERIA - KULTURA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)