Obra txikirako lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obra txikiak dira barruko edo kanpoko obrak, teknika errezekoak eta eraikuntzaren eta ekonomiaren aldetik garrantzi txikikoak, higiezinen zimenduei, egiturari, segurtasunari edo funtsezko elementuei eragiten ez dietenak; eta mota guztietako eraikin, lokal edo instalazioen bolumena, erabilera objektiboa, etxebizitza kopurua, erabilera komuneko instalazio eta zerbituzak, kanpoko diseinua, edo bizi-egokitasun eta segurtasun baldintzak aldatzen ez dituztenak.

Horien artean hauek daude:

  • Etxe barruko erreforma, egitura modifikatu gabe.
  • Estalkiak, teilatu-lauak, fatxada-akaberak konpontzea.
  • Leihoak aldatzea, kolore, neurri eta forma bera mantenduz.
  • Fatxadak pintatzea, aurretik zuten kolorea edo antzekoa mantenduz.
  • Teilatu-hodiak aldatzea.
  • Berrikuntza partzial ez estrukturaleko obrak, hau da, zoruak, sabaiak, hormak, eskaiolak eta txapatuak konpontzea, berritzea, aldatzea edo ordeztea; iturgintza, elektrizitatea, berogailua, saneamendua eta bestelakoak instalatzea; margotzea, iztukatzea, eta gainerako estaldurak eta barne arotzeria; oztopo arkitektonikoak kentzea, etxebizitzak irisgarriak eta erabilgarriak izan daitezen.
  • Finkak, orubeak eta lursailak istea.
  • Urbanizazio elementu zehatzak konpontzea (zoladura berriro jartzea, horniduren hodi eta hartuneak, zangak, arketak…).
  • Errotuluak, banderolak, markesinak edo antzekoak jartzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Obraren aurrekontua (lanak norberak egin behar baditu, eskulana ere baloratu behar da aurrekontuan, bestela, udal teknikariak baloratu ahal izango du merkatuko prezioen arabera).

Honako kasuetan:

  1. Barruko obrak: Etxebizitza eta lokalen barne-banaketa aldatzea, edozein erabilera dutela ere, hormaren bat botatzea barne: egun nola dagoen jasotzen duen plano bat eta berrikuntzarekin bestea.
  2. Errotuluak jartzeko: Kartelaren ezaugarri eta neurriak azaltzen dituen agiria eta krokisa.
  3. Finkak, orubeak eta lursailak ixtea: kokapen planoa eta itxitura guztia jasotzen duen planoa.
  4. Urbanizazio elementu zehatzak: kokapen planoa, egin behar dena ondo azaltzen duen planoa
  5. Horniduren instalazioak: kokapen planoa, egin behar dena ondo azaltzen duen planoa eta memoria.

OHARRA: Bide publikoa okupatu behar izanez gero, eskaera egin beharko da.

Ikus “Bide publikoa okupatzeko lizentzia” tramitea

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      131 - Eraikuntza,instalazio edo obra mota
      Obra txikiak4,50 %
      Obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak4,75 %
      Ustiategiak dituzten baserriak berritzea2 %
      Ustiategiak dituzten nekazaritza edo abeltzaintza eraikinen eraikuntza berriko obrakSALBUETSITA - EXENTAS
      Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategirik ez duten baserriak berritzeko obrak4,75 %
      Apattaerrekako industria-eremuko obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak5 %
      Etxebizitzak eraikitzeko obrak Berriak3 %
      Traba arkitektonikoak ezabatzeko eta igogailuak instalatzeko obrakSALBUETSITA - EXENTAS
      0211 - Obra txikien baimenak
      Gehienez ere 6.010,12 euroko aurrekontua duten obra txikietarako baimenak18,90 €
      6.010,12 euroko aurekontua baino handiagokoa duten obrak62,44 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaera
      2. Txosten Teknikoa
      3. Alkatetzaren ebazpena lizentzia onartuz edo ezetsiz
      4. Tasa eta EIOZaren kitapena
      5. Jakinarazpena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OBRA ETA ZERBITZUAK - OBRA ETA ZERBITZUAK

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)